PRUEBA
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Takahiro Nakamae Japoniako Enbaxadorearen distinzioa jaso du, Basque Trade & Investment – SPRI Taldearen nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak estutzeko egindako ahalegina aitortuz.
2023an Euskadi – Japonia Urtea ospatu zen. Ekimen horrek bi herrialdeetako pertsonen eta enpresen arteko harremanak sustatu nahi izan zituen, industria, energia, turismoa edo gastronomia bezalako arloetan, besteak beste. Horretarako, Basque Trade & Investment agentziak funtsezko zeregina izan zuen. Eusko Jaurlaritzak oso positibotzat jo zuen ekimen hori, berritzailea eta garrantzi handikoa, “Euskadi Basque Country” nazioartekotze-estrategiaren barruan kokatua.
Jauregi sailburuak adierazi duenez, “Euskadi eta Japonia mundu mailako antipodetan gaude geografikoki, baina bizitza ikusteko modu antzekoa dugu. Industria eta teknologia dira antzekotasunak ditugun arlo nagusiak. Euskadi eta Japonia herrialde industrializatuak gara, eta bertan industriak eta garapen teknologikoak aberastasuna eta ongizatea sortzeko duten garrantziaz jabetzen gara. Herri langile eta aitzindariak gara. Horregatik, 2022az geroztik, Eusko Jaurlaritzak bulego komertzial reki zuen Tokion, Japonian diharduten euskal enpresen eta Euskadin interesa duten enpresa japoniarren jarduera sustatzeko”.
Bestalde, Nakamae enbaxadoreak azpimarratu duenez, “urte hauetan Japoniatik Euskadira egindako bisitek, enpresa zein erakunde mailan, Basque Trade & Investment erakundeak mimo eta arreta handiz lan egiten duela azpimarratzen dute. Euskal enpresen teknologia-maila handia ere nabarmentzen dute, eta funtsezkoa da Euskadi-Japonia urtearen ondorioz sortutako bultzada hori aprobetxatzea. Japoniaren eta Euskadiren arteko harreman ekonomikoak sendoagoak dira orain, BTIren laguntza baliotsuari esker. Horregarik, nire esker ona eta miresmena adierazi nahi dizuet zuen eguneroko lanagatik, gaur ematen dizuegun sari honekin”.
Apirilaren 28an, 29an eta 30ean egin diren eta NRBQ-Lurpeko-Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko bost instruktore espezializatuk eman…
25_0293 Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu…
Ertzaintzako agenteek 44 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, apirilaren 3an etxebizitza batean indarra erabiliz…
Udaberriarekin eta eguraldi onarekin batera, Bilboko Udalak sustatzen dituen dantzaldiek aire zabaleko saioei ekingo die berriro maiatzean…
Bilboko Udaleko eta Gazteria Sailak eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak «Balkoi jangarriak» ekimena jarri dute…
Maiatzaren 4an, hileko lehen igandean, Bilbao Zerbitzuak-ek jada ez dauden amak omenduko ditu berriro Udal Hilerriko kaperak hartuko duen…