24_0648 Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati eraso egiteagatik
Servicio de prensa
2024-11-28
Ertzaintzako agenteek 68 urteko gizon bat atxilotu dute, Arabako hiriburuko adinekoen zentro batean emakume baten hilketa egotzita. Biktima ospitalera eraman zuten erasoan eragindako zauri larrien ondorioz, eta bertan hil da.
Goizaldeko laurak pasata, Gasteizko egoitza batetik Ertzaintzari deitu diote, erabiltzaile batek beste egoiliar bati eraso egin diolako eta zauri larriak eragin dizkiolako. Herritarren babeserako patruilek egiaztatu dutenez, biktimak, emakume batek, aurpegian odola zerion zauriak zituen, objektu zorrotz batekin eragindakoak, antza. Anbulantzia bateko osasun-langileek lagundu diote emakumeari, eta Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Han, heriotza baieztatu dute.
Agenteek adinekoen zentroko instalazioak ikuskatu dituzte, eta bilaketa-operatibo bat abiarazi dute hirian, handik ihes egingo zuelakoan. Azkenik, egoitzako aldagela bateko bainugela batean ezkutatuta aurkitu dute.
Gizona atxilotu egin dute, hilketa delitua egotzita.
Ertzaintzak zabalik du oraindik gertatutakoa argitzeko ikerketa.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…