Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatzen du errepidean, lau eguneko jai zubiaren aurrean

PRUEBA

Konstituzioko eta Sortzez Garbiaren eguneko zubian mugikortasuna areagotuko dela aurreikusita, Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariak zuhurtzia areagotzeko eskatu die gidariei datozen jai-egunotan.

Gaurtik hasi eta igandera, abenduaren 8ra, arte, Euskadiko errepide-sarean areagotu egingo dira joan-etorriak, bai barnekoak bai Estatuko beste leku batzuetarakoak. Arretaz gidatzea gomendatzen da batez ere Armiñongo lotunean, Araban (lehengo AP-1 eta A-1 errepideak lotzen diren lekuan), Iparralderako mugan AP-8an eta Kantabriako mugan A-8an.

Eguraldiak laguntzen badu, azken puntu horretan guztira 200.000 joan-etorri izan daitezke datozen 4 egunotan, kontuan hartuta 2023ko zubiko 6 egunetan (abenduaren 5etik 10era bitartean) 260.000 joan-etorri erregistratu zirela.

Iparralderako mugan, AP-8an, Biriatun, 150.000 joan-etorrira iristea espero da (iaz 165.000 izan ziren), eta Armiñongo lotunean 160.000 erregistratu daitezkeela kalkulatzen da (2023an 180.000 erregistratu ziren).

Istripu-tasa

Iaz, zubiko 6 egunetan (abenduaren 5etik 10era bitartean) Ertzaintzak 31 trafiko-istripu erregistratu zituen, eta 2 zauritu larri izan ziren.

Olabarrik gogoratu du 2024. urtean, urtea hasi zenetik, 33 pertsona hil direla. Hildako gehiago izan ez dadin, Trafikoko zuzendariak Euskadiko errepide-sarea erabiltzen duten guztiei arduratsuak izateko dei egin die.

Gomendioak

Bidaiari ekin aurretik, Eusko Jaurlaritzak gomendio hauek ematen ditu:

  • Errepideen egoerari buruzko informazioa begiratzea honako baliabide hauen bidez: trafikoa.euskadi.eus webgunea, @trafikoaEJGV Twitter kontua eta arreta 24 orduetan ematen duen 011 telefono-zenbakia.
  • Iragarpen meteorologikoa kontsultatzea euskalmet.euskadi.eus webgunean, eta eguraldi txarrarekin zuhurrago ibiltzea: abiadura moteltzea eta tarte handiagoa uztea aurrean doazen ibilgailuekin eta pneumatikoak eta haizetako garbigailuak egoera onean izatea, bereziki eguraldi euritsua bada.
  • Alkoholik edo drogarik ez kontsumitzea, ez eta gidatzean eragina izan dezakeen botikarik ere.
  • Era guztietako arreta-galtzeak saihestea, eta, bereziki, ohikoenak: mugikorra edo nabigatzailea manipulatzea gidatzen den bitartean.
  • Nahitaezkoa da segurtasun-uhala erabiltzea, baita atzeko eserlekuetan ere, eta ziurtatu beharko da adin txikikoek haurrak eusteko sistema egokia daramatela.
  • Komeni da atsedenaldiak egitea gutxienez bi orduz behin edo 200 kilometroz behin. Nekea eta arreta-galtzeak dira trafiko-istripu askoren arrazoi nagusiak.
ERANTSITA: Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariaren adierazpenak.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0300 Gizon bat atxilotu dute Oñatiko taberna bateko zerbitzaria pistola simulatu batekin mehatxatzeagatik telefono mugikorra lapurtzeko

Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, larderiaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak airsoft…

3 horas hace

La familia Lascaray galardonada con el Premio Antonio Aranzabal 2026 en reconocimiento a su longeva trayectoria y arraigo al territorio

La XXVI edición de la Jornada de Empresa Familiar, organizada por la Fundación Antonio Aranzabal…

3 horas hace

Orio rompe tres décadas de sequía al imponerse en el Campeonato de España senior de bateles

La embarcación masculina de Orio hizo historia este domingo en Legutiano al recuperar un trono…

3 horas hace

Detenido un hombre de origen magrebí por herir en el cuello con un cuchillo a su compañero de piso en Donostia

La Ertzaintza arrestó ayer por la tarde en el barrio donostiarra de Altza a un…

3 horas hace

Detenido un joven de origen magrebí en Villabona tras una serie de robos en comercios y vehículos

La Ertzaintza, en colaboración con la Policía Municipal de Villabona, arrestó ayer por la tarde…

3 horas hace