Categorías: albisteak-berriak

Bilboko alkateak Abandoko Adinekoen Zentroaren inaugurazioan parte hartu du

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Abandoko Adinekoen Zentroaren inaugurazioan parte hartu du Bilboko erdigunean. Berarekin egon dira Reyes Navarro elkarteko presidentea, Zuzendaritza Batzarreko gainerako ordezkariak, Juan Ibarretxe Gizarte Ekintzako zinegotzia (6. barruti honetako presidentea ere bada) eta ospakizunarekin bat egin duten Udalbatzako beste kide batzuk.

Udalak Henao kaleko 52 zenbakian dagoen lokala egokitu du, Abandoko Erretiratu eta Pentsiodunen Zentroaren elkarteak dinamizatu dezan. Elkartea 1989an sortu zen eta gaur egun 900 kide inguru ditu.

Juan Mari Aburto alkateak honakoa esan die inaugurazioan: «espero dut toki hau zuen egoitza baino zerbait gehiago izatea, zuen etxearen luzapen bihurtzea. Jardueretan parte hartzeko eta harreman berriak egiteko, agian zuen kezka berberak dituzten beste pertsona batzuekin. Isolamendutik urruntzeko eta gure eguneroko bizitzan aktiboki parte hartzeko».

Elkarte horrek Mazarredo zumarkaleko eta Uribitarte kaleko lokalak erabiltzen zituen. Oraingo lokalarekin, elkartearen ekimen ugariak erosoago egin ahal izatea nahi da. Zentro honek 465 metro koadro ditu, udal-titulartasunekoa da eta hura egokitzeko 830.071 € inbertitu dira sei hilabeteko iraupena izan duten obretan.

Espazio berrian hainbat jarduera egiten dira egunero: ingelesa, euskara, sevillanak, gym-yoga, informatika, telefonia mugikorra, gym-aparatuak, oroimena, irakurketa, poesia, marrazkia-pintura, dantza, taichi, puntua eta zinema.  Abesbatza propioa ere badute, zentro, eliza eta egoitzetan abesten duena, Agate Deuna eta Santa Zezilia bezalako egun seinalatuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0309 Ertzaintzak EHUko ikasleei zuzendutako hitzaldi batzuetan parte hartuko du Bilbon

Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…

3 horas hace

26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik

26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…

3 horas hace

26_0307 Gizon bat atxilotu dute Donostian etxe batean lapurreta egiteko hesi baten gainetik jauzi egin ondoren

Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…

3 horas hace

26_0306 Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…

5 horas hace

Venden en Wallapop fragmentos de la red de la portería de la Real Sociedad en la final de la Copa

El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…

6 horas hace

Instalado un nuevo radar fijo a 60 km/h en Maltzaga por las obras del viaducto

La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…

6 horas hace