Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak sentsibilizazio-kanpaina bat jarri du abian, herritarrek online modu seguruan eros dezaten

Eusko Jaurlaritzak, bigarren urtez, “CIBERGABONAK – Argi ibili eta burua erabili” sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian, Internet bidez erosteko ohitura seguruak bultzatzeko eta herritarrak merkataritza elektronikoaren atzealdeko arriskuez kontzientziatzeko, batez ere erosketak ugaritzen ari diren une honetan. Horretarako, gaurtik urtarrilaren 5era, “CIBERGABONAK – Argi ibili eta burua erabili» kanpaina aktibatuko da euskarri digitaletan.

Gabonetan herritarrek erosketa asko online egiten dituzte, horregatik, garai honetan zibermaulak ohikoagoak izaten dira. Arruntenak ezaugarri hauetako baten ondorio izaten dira: neurriz kanpoko eskaintzak, klik eginez lortu daitezkeen doako produktuak, beste web baten itxura duten webgune faltsuak, phishing mezu elektronikoak eta aplikazio edo luzapen bat deskargatzera behartzen gaituzten mezuak.

Online erosketa bat egin aurretik kontutan izan behar da lehenik eta behin, zuhurtasunez aritu behar dela onegiak iruditzen diren eskaintzekin. Erosketa egiteko orria fidagarria eta ezaguna dela ziurtatzea garrantzitsua da. Horretarako, lehenik nabigazio-barrako https erreferentzia egiaztatu daiteke, beste kontsumitzaile batzuen balorazioak ere aztertu daitezke, haien kontaktu-informazioa, etab. Gainera, ez da komeni orri horretara emailetan edo promozioetan iritsi diren esteken bidez iristea, orri ofizialen oso antzekoak diren orri faltsuetara desbideratzeko arriskua dagoelako. Horregatik, nahi den webgunearen helbidea idatzi behar da beti nabigatzailean.

Herritarrak erosketa egingo duen lekua segurua eta fidagarria dela egiaztatu ondoren, erosketa egiteko egin beharreko lehenengo gauza edozein wifi publikotik deskonektatzea da. Hobe da mugikorrean daturik gabe geratzea, bankuko datuak lapurtzea baino. Gainera, txartel birtual bat erabiltzea gomendatzen da, autetifikazio bikoitzaren segurtasunarekin. Azkenik, edozein unetan aplikatu badaiteke ere zure bankuko gakoak beste inorekin inoiz ez partekatzea gomendatzen da.

Erosketa egin ondoren, kontu korrontea aldian behin berrikustea eta baimendu gabeko kargurik ez dagoela egiaztatzea garrantzitsua da. Azkenik, entrega helbidea berrestea premiaz eskatzen duten garraio-enpresen mezu elektroniko edo SMSekin kontuz ibili beharra dago; phishing saiakerarik ez gertatzeko, eta zalantzaren bat izanez gero, egokiena dendarekin zuzenean baieztatzea da.

Gainera, susmoren bat izanez gero edo iruzur batean eroriz gero, Ertzaintzan salaketa bat jartzea komeni da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0362 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatutako hogei txangozale baino gehiago erreskatatu dituzte

Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…

2 horas hace

26_0360 Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bana egin du bart Gasteizko bi diskotekatan

Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…

2 horas hace

26_0361 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen botila hautsi batekin biktima bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…

8 horas hace

26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…

8 horas hace

26_0358 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, gizon bat atxilotu du Donostian, hainbat oinezkori la ana batekin erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…

1 día hace

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

1 día hace