24_0710 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia mendian zauritutako emakume bat erreskatatu dute
Servicio de prensa
2024-12-28
Emakume batek istripua izan du Gorbeia mendian barrena zihoala eta orkatilan zauritu denean. Hori dela eta, Ertzaintzaren helikoptero batek esku hartu behar izan du erreskatatu eta ebakuatzeko.
Gaur, larunbata, arratsaldeko ordu bata eta hogei inguruan, Sos Deiak 112 zerbitzuak ohartarazi du emakume batek istripua izan duela Gorbeia menditik Aldamin gailurrera bidean zihoala. Emandako informazioaren arabera, biktimak lesio bat zuen orkatilan, eta ezin izan zuen bidea jarraitu.
Datu horiek ikusita, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikariek helikoptero bat bidali dute bertara, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko agenteekin. Polizia-aireontziaren bidez eta emakumeari lagundu ondoren, erreskatatu eta Ertzaintzaren Iurretako basera eraman dute. Handik, anbulantzia batek Galdakaoko Ospitalera eraman du. 60 urteko emakume bat da.
Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…
Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…
Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…
Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…