Categorías: albisteak-berriak

Getarian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotu dute


24_0713 Getarian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotu dute

Getarian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotu dute

Servicio de prensa

2024-12-31

Ertzainek gizon bat atxilotu zuten ostiralean, Getariako etxebizitza batean emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Biktima astero joaten zen ustezko erasotzaileak Zarautzen zuen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da, beraz, kasuarekin erlazionatutako biktima gehiago egon litezkeen. Atxilotua aske utzi zuten agintari judizialaren aurrera eraman ondoren.

Gizona joan den ostiralean atxilotu zuten, emakume batek Zarauzko terapia naturaleko kontsulta bateko arduradunak Getariako etxebizitza batean egindako sexu-erasoa salatu ondoren. Emakumea astero joaten zen kontsulta horretara.   

Ertzaintza ikertzen ari da biktimaren zaurgarritasun-egoeraren berri izateaz baliatu ote zen erasoa egiteko.  Kasuaz arduratu diren agenteak ikertzen ari dira kontsultako beste paziente batzuk ere izan ote diren antzeko ekintzen biktima, eta balizko kaltetuen laguntza eskatu dute, beraz.

Atxilotua, 51 urtekoa, Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten zegozkion polizia-izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, atxilotua atzo jarri zuten Agintari Judizialaren eskuetan, eta aske geratu zen.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0362 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatutako hogei txangozale baino gehiago erreskatatu dituzte

Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…

11 horas hace

26_0360 Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bana egin du bart Gasteizko bi diskotekatan

Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…

11 horas hace

26_0361 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen botila hautsi batekin biktima bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…

17 horas hace

26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…

17 horas hace

26_0358 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, gizon bat atxilotu du Donostian, hainbat oinezkori la ana batekin erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…

1 día hace

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

2 días hace