Categorías: albisteak-berriak

Azpeitiako etxe batean bikotekideari tratu txarrak emateagatik gizon bat atxilotu izanaren ondorioz, Ertzaintzak 5 kilo marihuana baino gehiago aurkitu ditu

Ertzaintzako agenteek 55 urteko gizon bat atxilotu dute Azpeitian genero-indarkeria, droga-trafikoa eta agintaritzaren agentearen aurkako atentatua leporatuta. Gizon batek bikotekideari tratu txarrak emateagatik etxe batean esku hartu ondoren, patruilek bost kilo eta erdi marihuana, 34 gramo kokaina eta 25.000 euro inguru aurkitu zituzten eraikinean.

Joan den ostiralean, goizeko zortziak aldera, emakume batek Ertzaintzari jakinarazi zion bikotekideak tratu txarrak ematen zizkiola, eta une horretan bere onetik aterata zegoela eta jarrera biolentoa zuela.

Adierazitako lekura, Azpeitiako etxebizitza batera, Urola Kostako Ertzain-etxeko herritarren babeserako hainbat patruila agertu ziren, eta berriemaileak jakitera eman zien bikotekideak iraindu egin zuela eta heriotza-mehatxuak egin zizkiola, eta aspalditik ari zela etengabe koakzioak eta laidoak jasaten. Gizona identifikatu zutenean eta genero-indarkeriako ustezko delitu batengatik atxilotuko zutela jakinarazi ziotenean, urduri eta bere onetik aterata zegoen gizonak aurre egin zien esku hartzen ari ziren ertzainei, eta bat jo ere egin zuen, eta agintaritzaren agentearen aurkako atentatuaren delitua ere leporatu zioten, beraz.  Atxilotua lehenengo osasun-zentro batera eraman zuten balorazioa egitera eta arreta jasotzera, zer egoeratan zegoen ikusita.

Bost kilo eta erdi marihuana

Inplikatua atxilotu zuten gelan, polizia-baliabideek marihuana usain handia zerion poltsa bat ikusi zuten. Horren aurrean, arratsaldean bertan eta epailearen baimenarekin eta segizio judizial bat aurrean zela, aipatutako etxebizitza ikuskatu eta miatu zuten, eta agenteek guztira bost kilo eta erdi marihuana zituzten hainbat poltsa eta 34 gramo kokaina zituen beste poltsatxo bat aurkitu zituzten. Horrez gainera, 25.000 euro inguru konfiskatu zituzten eskudirutan, droga-trafikoarekin zerikusia izan zezakeelakoan.

Atxilotua, urte hasieran, kalamu-elkarte batekin zuen harremana zela-eta, substantzia sorgorgarrien ustezko trafikoaren delitu batengatik ikertu zutena, aske geratu zen polizia-eginbideak amaitu ondoren, eta gaur, astelehena, goizean Azpeitiako Epaitegira deitu dute.

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0362 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatutako hogei txangozale baino gehiago erreskatatu dituzte

Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…

11 horas hace

26_0360 Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bana egin du bart Gasteizko bi diskotekatan

Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…

11 horas hace

26_0361 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen botila hautsi batekin biktima bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…

17 horas hace

26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…

17 horas hace

26_0358 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, gizon bat atxilotu du Donostian, hainbat oinezkori la ana batekin erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…

1 día hace

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

2 días hace