Categorías: albisteak-berriak

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2025´eko «Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza Azokaren Egutegia» argitaratu du

  • 392 erreferentzia Euskal Autonomia Erkidego osoan
  • «Lehen sektorerako duten garrantzi komertzialaz gain, gure Herriko kultura eta tradizioekiko lotura dira»

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, HAZI Fundazioarekin batera, Euskal Autonomia Erkidego osorako nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako azoka eta merkatuen 2025. urteko egutegia argitaratu eta bere web orrian txertatu du. Amaia Barredo sailburuak zehaztu duenez, «400 inguru dira liburuxkan jasotako erreferentziak, udalerriek emandako datuei esker. Lehen sektorerako duten garrantzi komertzialaz gain, gure Herriko kulturarekin eta tradizioekin lotura dute «.

Amaia Barredo sailburuaren ustez, «nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako hitzorduak landa-eremuen eta hiri-eremuen arteko lotura nagusietako bat dira, eta horietan KM0 produktua sustatzen da eta tokiko erosketa bikaina ahalbidetzen da, gure landa- eta kosta-komunitateen garapen iraunkorrari lagunduz».

Gidak 88 orrialde ditu, eta azoketako eta merkatuetako datei, kokapenei eta produktuei buruzko informazio praktikoa jasotzen du. www.euskadi.eus/feria

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Hogeita sei haur eta gazte sarituko dituzte 36. Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan

Sari banaketa maiatzaren 24an, 12:00etan, Udaletxean egingo da Donostiako Udalak. Euskara Zerbitzuaren bitartez, Koldo Mitxelena…

1 hora hace

‘Korner. Kultura & Futbol Festibala’ 8.edizioa ekainaren 2tik 7ra izango da

Aurten Donostia Kirolaren laguntza izango du eta besteak beste, Joan Manuel Serrat, Grison, Laura Ferrero,…

1 hora hace

Barakaldoko Castor Andechaga kalerako sarbidea moztuta

Jaurtigai bat aurkitu ondoren, Udaltzaingoak itxi egin du Autonomia kaletik, Euskaltzaindiaren plazatik, San Bizente kaletik…

1 hora hace

Bigarren urtez jarraian UCI mailako Green Series XCO txapelketa ospatuko da igande honetan Barakaldon

Green Series txirrindularitza lasterketaren edizio berri bat hartuko du larunbat honetan Barakaldok, eta 300 parte-hartzaile…

1 hora hace

Ekieneak Euskadiko parke fotovoltaiko handiena eraikitzeko ingurumen-baimena lortu du 231.000 eguzki-panelekin

Ekieneak Euskadiko parke fotovoltaiko handiena garatzeko aldeko Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) lortu du. Instalazio berriztagarria…

1 hora hace

Cristóbal Balenciaga Museoak Elkarrizketa baten Sotiltasunak inauguratu du

Erakusketak 31 sortze-lan biltzen ditu guztira, Cristóbal Balenciagarenak batzuk eta Demnarenak besteak: moda-etxearen sortzailea lehena, markaren…

1 hora hace