Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzako industria-sustapenerako programek 335,4 milioi euro mobilizatu dituzte 2024an inbertsio pribatuan

SPRIren inbertsio publikoa 55,4 milioi eurokoa izan da, langabeziaren inpaktu handiko eremuentzako dirulaguntzen, oinarri teknologia duten ETEak sortzeko eta garatzeko dirulaguntza itzulgarrien edo teknologia handiko makinak erosteko dirulaguntzen bitartez.

Euskadiko 293 enpresak jaso dituzte 2024an SPRI Enpresa Garapenerako Agentziak emandako 55,4 milioi euroak, enpresen eta industriaren sustapenerako lau dirulaguntza-programaren bitartez. Eusko Jaurlaritzako Industria, Eraldaketa Energetiko eta Jasangarritasun Sailak 751 enplegu sortzea eta beste 2.411 mantentzea, inbertsio pribatuaren 335,4 milioi mobilizatzea eta beste hainbeste enpresatan teknologia handiko 180 makina berri erostea lortu du.

Hala, Indartu dirulaguntzek 138 milioi euroko balioa duten enpresa-inbertsioak sustatu dituzte langabezia handiko eremuetan 19,6 milioi eurori esker, eta 2.411 lanpostu mantendu dituzte.

Gauzatu Industria 2024 programarekin 27,8 milioi euroko inbertsioa egin da oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea duten ETEak sortzeko eta garatzeko. Egindako inbertsioaren laguntza itzulgarri baliokideak dira, eta gehieneko zenbatekoa 200.000 eurokoa izango da sortutako enplegu bakoitzeko edo 150.000 eurokoa hasierako plantilla mantentzeko. Laguntza horiek bost urtez itzuli beharko dira.

Programa horrekin 751 enplegu sortuko dira eta 141,5 milioi euroko inbertsio pribatua.

Renove Smart Industry Programa horrekin 180 makina berri erostea lortu da. Industria Sailak 8 milioi euro inbertitu ditu SPRIren bitartez eta beste 55,7 mobilizatu dituzte inbertsio pribatuan. Industria Adimendunaren arloko teknologiak aplikatzen dituzten Industriako enpresentzako ekipamendu aurreratua da. Programaren helburua da industria hobea edukitzea Euskadin, enpresak lehiakorragoak izatea eta teknologiaren ahalmena aprobetxatzea ekoizpen-prozesuan.

Azkenik, Lortu programarekin milioi erdiko inbertsioa egin da 36 enpresatan. Industriako enpresei eta industriarekin lotutako enpresei kanpoko laguntza profesionala ematen die osasun finantzarioaren proiektu bat garatzeko, enpresaren jarraipena eta etorkizuna bermatu ahal izateko eta lehiakortasuna mantentzeko eta indartzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0363 Gasteizen gizon bat atxilotu dute bulego batzuetan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzainek 56 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Arabako hiriburuan, leiho bat behartuta sartu…

16 minutos hace

Bengoetxea lehendakariordea: “Venezian egotea Euskadi munduko kultur mapan kokatzea da”

Bidaia instituzionalaren hirugarren egunean, Veneziako Bienalaren 61. edizioa bisitatu dute, arte garaikidearen nazioarteko ekitaldi nagusitzat…

3 horas hace

García Chueca: “C5 linea berriari esker, Karrantzak eta Enkarterrik konexio handiagoa eta hobea izango dute Bizkaian, garraio publiko jasangarriaren bidez”

Aste honetan Arangurenen C4 linearekin lotzen den tren-anezka jarri da abian. Hiru tren gehiago izango…

3 horas hace

Eusko Jaurlaritzak Gaixotasun Infekzioso Emergenteen Aholku Batzordea aktibatu du, hantabirusak eragindako alerta hurbiletik jarraitzeko

Osasuneko sailburuordeak, Gontzal Tamayo doktoreak, sailburuordea bera buru den Aholku Batzorde hau aktibatu du, egoera…

3 horas hace

Eudel eta Emakunde udalekin aritu dira gizonek tokiko jai parekideak lortzean duten arduraren inguruan

Gizonduz, berdintasunaren aldeko gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko zerbitzuaren eskutik, euskal udalerrietako teknikariei eta politikariei…

3 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati indarrez tira eginda urrezko kate bat lapurtzeagatik

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute edadeko emakume bati indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta. Gizonak…

3 horas hace