25_0015 Vitoria-Gasteiz, bi atxilotu autokarabana batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik eta Abetxukoko etxebizitza bat usurpatzeagatik
Prentsa Zerbitzua
2025-01-08
Ertzainek 38 eta 27 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, leiho bat behartuta etxebizitza batean sartu eta bertan lotan aurkitu ondoren. Kanpoan zegoen autokarabana batek ere indarra erabiliz lapurreta egin izanaren zantzuak zituen.
Egitateak atzo, asteartea, eguerdian, gertatu ziren Gasteizen, Abetxukoko etxe batean. Bizilagun batek eman zion abisua Ertzaintzari, bi gizon aurkitu baitzituen etxebizitza batean. Berriemaileak berak gizonetako bat atxikitzea lortu zuen, polizia-patruilen zain zegoen bitartean.
Bertaratu ziren ertzainak hasi ziren bigarren gizonaren bila, eta inguruko Ezki kalean aurkitu zuten, emandako deskribapenean oinarrituta. Polizia-frogaketek egiaztatu zuten bi gizon aritu zirela lotan etxebizitza barruan. Etxean sartzeko lehenengo solairuko leiho bat behartu zuten, eta usurpazio-delitu bat egin zuten. Horrez gainera, egiaztatu zuten indarra erabiliz lapurreta egin zutela bertan zegoen autokarabana batean, barruan dena hankaz gora baitzegoen eta lapurreta egin izanaren zantzuak baitzituen.
Hori guztia dela eta, agenteek identifikatutako bi pertsonak atxilotu zituzten, eta gaur jarri dituzte Gasteizko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.
Arrancará en octubre de 2025 y formará profesionales capaces de interpretar y aplicar datos estratégicos…
Los Servicios de Emergencias de Euskadi recuperaron ayer por la tarde el cuerpo sin vida…
El Ayuntamiento de San Sebastián ha dado a conocer el cuarto informe sobre incidencias de LGTBI+fobia…
El pasado viernes el auditorio de Tabakalera colgó el cartel de completo para acoger una…
El pasado sábado 24 personas que viajaban en un tren de la línea de cercanías…
Un varón de 23 años de edad fue detenido a primera hora de ayer en…