MARKET BERRI programaren 2. edizioari hasiera eman diote, ostegun honetan, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza-sailburu Jakes Aguirrezabal Iribarrek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza-zuzendari Izaskun Gómez Cermeñok eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Belokik, fakultateak Oñatin duen campusean. Euskal saltokien lehiakortasuna eta proiekzioa sustatzea da programaren helburua.
Ekitaldian zehar, merkataritza-sektorearen egoera izan da aztergai, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza-zuzendariak moderatzaile jardun duen merkatarien mahai-inguruan. Hauek izan dira parte-hartzaileak: DUARAko Anne del Moral, ARANTZA LORADENDAko Sonia López eta LEIREIPARreko Leire Iparragirre.
Euskadiko Merkataritza Berrikuntzarako eta Ekintzailetzarako proiektuaren 2. edizio honetan, LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko Oñatiko, Irungo eta Bilboko laborategietako 1., 2. eta 3. mailetako ikasleek aurkeztutako proiektuetatik aukeratutako bederatziak ezagutarazi dituzte.
Proiektuok sektoreko merkatari eta eragileek aukeratu dituzte, ikasleek aurkeztutako ia 20 proposamenen artean. Horiek guztiek merkataritzarako askotariko ikuspegi berritzaileak islatzen dituzte, eta sektoreak aurre egin beharreko erronkei erantzutea dute helburu;
adibidez, saltokiak ixteari, hutsik dauden lokalei edo merkataritza-jarduera txikia duten herriei. Labur esanda, proiektu eraldatzaileak dira.
Ekitaldi honetan, gazte ekintzaileen sormena eta berrikuntza nabarmendu dira batetik, eta merkataritzak egungo gizartea eraldatzeko duen garrantzia eta merkatuaren errealitate berrietara egokitzeko beharra berretsi bestetik.
Los días 23 y 24 de mayo, es decir, hoy y mañana, el Banco de Alimentos…
A pesar de que Eguzki lleva tiempo pidiendo que se retiren las toneladas de basura…
Los días 23 y 24 de mayo, es decir, hoy y mañana, el Banco de Alimentos…
FINAL EUROPA LEAGUE EN BILBAO. BALANCE DEL ALCALDE Egun on guztioi, Como a muchos athleticzales, me…
Sari banaketa maiatzaren 24an, 12:00etan, Udaletxean egingo da Donostiako Udalak. Euskara Zerbitzuaren bitartez, Koldo Mitxelena…
Aurten Donostia Kirolaren laguntza izango du eta besteak beste, Joan Manuel Serrat, Grison, Laura Ferrero,…