Categorías: albisteak-berriak

Abian da merkataritza-berrikuntzarako Market Berri programaren 2. edizioa, Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Unibertsitateak bultzatuta

  • Euskadiko Merkataritza Berrikuntzarako eta Ekintzailetzarako programa ostegun honetan itzuli da, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailaren eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen eskutik
  • LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko ikasleen proiektuek benetako erronkei erantzutea dute helburu; adibidez, hutsik dauden lokalen eta saltokiak ixtearen erronkei

MARKET BERRI programaren 2. edizioari hasiera eman diote, ostegun honetan, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza-sailburu Jakes Aguirrezabal Iribarrek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza-zuzendari Izaskun Gómez Cermeñok eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Belokik, fakultateak Oñatin duen campusean. Euskal saltokien lehiakortasuna eta proiekzioa sustatzea da programaren helburua.

Ekitaldian zehar, merkataritza-sektorearen egoera izan da aztergai, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza-zuzendariak moderatzaile jardun duen merkatarien mahai-inguruan. Hauek izan dira parte-hartzaileak: DUARAko Anne del Moral, ARANTZA LORADENDAko Sonia López eta LEIREIPARreko Leire Iparragirre.

Euskadiko Merkataritza Berrikuntzarako eta Ekintzailetzarako proiektuaren 2. edizio honetan, LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko Oñatiko, Irungo eta Bilboko laborategietako 1., 2. eta 3. mailetako ikasleek aurkeztutako proiektuetatik aukeratutako bederatziak ezagutarazi dituzte.

Proiektuok sektoreko merkatari eta eragileek aukeratu dituzte, ikasleek aurkeztutako ia 20 proposamenen artean. Horiek guztiek merkataritzarako askotariko ikuspegi berritzaileak islatzen dituzte, eta sektoreak aurre egin beharreko erronkei erantzutea dute helburu;

adibidez, saltokiak ixteari, hutsik dauden lokalei edo merkataritza-jarduera txikia duten herriei. Labur esanda, proiektu eraldatzaileak dira.

Ekitaldi honetan, gazte ekintzaileen sormena eta berrikuntza nabarmendu dira batetik, eta merkataritzak egungo gizartea eraldatzeko duen garrantzia eta merkatuaren errealitate berrietara egokitzeko beharra berretsi bestetik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Kultura Departamentuak «La Música del Reino» lanaren hirugarren alea argitaratu du, Guillaume de Machaurti eskainia.

El Departamento de Cultura, Deporte y Turismo ha publicado el tercer volumen de la obra…

2 minutos hace

Irango gatazkak lehen sektorean duen eragina aztertzeko lantalde bat sortu du Nekazaritza Kontseiluak

Nafarroako Nekazaritza Kontseiluak lantalde espezifiko bat sortu du ostiral goizean, Foru Gobernuko Landa Garapeneko eta…

2 minutos hace

Next Generation funtsen bidez 500 milioi euro inguru gastatu dira Nafarroan otsailaren amaieran

Otsailaren amaiera aldera, Nafarroak 499,06 milioi euro gauzatu ditu Foru Komunitateari esleitutako MRR funtsen finantzaketa…

2 minutos hace

Nafarroako Gobernuak erregularizazioari buruzko talde tailerrak eskainiko dizkie migratzaileei Iruñean, Lizarran, Tafallan eta Tuteran

Nafarroako Gobernuak, migrazioen arloko Oinarrizko Informazio eta Orientazio Zerbitzuaren bitartez, erregularizazioari buruz doako zenbait talde-tailer…

2 minutos hace

Lurralde Kohesioak 190.527 euroko inbertsioa bultzatu du Uharteko Larrainak kaleko hornidura-sarea eta zoladura berritzeko

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_04_17 T* El consejero de Cohesión Territorial, Óscar Chivite…

2 minutos hace

Irujo kontseilariak automatizazioa nabarmendu du “elikadura-industriarentzako funtsezko palanka” gisa, Gurpeara egin duen bisitan

Visita del consejero Irujo a la empresa Gurpea. Gurpean izan da ostiral honetan Nafarroako Gobernuko…

2 minutos hace