Categorías: albisteak-berriak

Barakaldon atxilotu dute gama altuko gailu mugikorrak lapurtzeagatik eta bigarren eskuko merkatuko salerosketako saltokietan saltzeagatik

Ertzaintzak Barakaldoko merkataritza-establezimendu bateko langilea atxilotu du azken belaunaldiko 32 telefono mugikor (34.000 mila eurotik gorako kostua zutenak) lapurtzeagatik eta gailuak bigarren eskuko merkatuko salerosketako saltokietan saltzeagatik.

Otsailaren 4an, eta salaketa bat jarri ondoren, Ertzaintzak jakin zuen hainbat gailu mugikor lapurtu zituztela Barakaldoko merkataritza-establezimendu batetik.  Kontsumoko banaketa elektronikoaren sektoreko enpresak inbentarioa egin zuenean egiaztatu zuen gama altuko gailu mugikorrak falta zitzaizkiola, eta langileren baten lapurretaren biktima izan zitekeela susmatu zuen. Merkataritza guneak lapurtutako gailuetako baten IMEI zenbakia eman zion Ertzaintzari, polizia-ikerketari hasiera emateko.

Sestaoko Ertzain-etxera atxikitako agenteek egindako ikerketei esker, jakin ahal izan zuten lapurtutako gailuak bigarren eskuko merkatuan saldu zituztela, zehazki Bilboko salerosketako bi saltokitan. Ertzaintzak 31 urteko gizon bat identifikatu zuen. Gizona merkataritza-establezimenduko langilea zen, zehazki telefonia sailekoa, eta urtebete baino gehixeago zeraman establezimenduan lanean. Ertzainek jakin ahal izan zutenez, langileak gama altuko 32 telefono eta eguneroko jarduerak monitorizatzeko erloju adimendun bat lapurtu eta saldu zituen 2024ko martxotik 2025eko urtarrilera bitartean. Horien kostua 34.617 eurokoa zen guztira. 

Egindako ikerketetan oinarrituta, Ertzaintzak atzo, astelehena, atxilotu zuen 31 urteko gizona ebasketa-delitua leporatuta.

Ertzaintzak zabalik du ikerketa, eta herritarrei gomendatzen die, era horretako edo antzeko delitu baten biktima izanez gero, dagokion salaketa jartzeko eta telefonoaren IMEI zenbakia aurkezteko, balio handiko datua baita era horretako delituak argitzeko orduan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

15 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

15 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

15 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

15 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

15 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

15 horas hace