Euskal enpresek dagoeneko eska ditzakete SPRI Taldeak (enpresen garapenerako agentzia) kudeatzen dituen Gauzatu Industria, Indartu eta Deskarbonizazio Industriala programetako (Eusko Jaurlaritza) inbertsioetarako laguntzak. Tramite hori eginez gero, diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartu ahal izango dira programa bakoitzaren deialdia baino lehen abiarazitako inbertsioak.
Baldin eta aurre-eskaera aurkezten bada inbertsioak hasi baino lehen, enpresek diruz laguntzeko moduko inbertsio bezala sailkatu ahal izango dituzte aurre-eskaera aurkeztu denetik eskaera formala (programaren deialdia argitaratu ondoren) aurkeztu bitartean egindako inbertsioak.
Kasuan kasuko deialdietarako dokumentazioa aurkeztean, agirien artean sartu beharko dira aurre-eskaera eta bere sarrera-erregistroa.
Gauzatu Industria programaren helburua da oinarri teknologikoa duten edota berritzaileak diren ETEak sortzen eta garatzen laguntzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortuko duten inbertsioak babestea. Oinarri teknologikodun edo berritzaile gisa sailkatutako ETEentzako aurrerakin itzulgarriak dira, enplegua sortuko duten aktiboetan inbertitzeko emango direnak.
Aurreskaerak aurkezteko: https://app7.spri.net/gauzatu/.
Indartu programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen dizkie enpresei (handiak eta ETEak), inbertsioak egin ditzaten Euskal Autonomi Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten eremu eta udalerrietako aktiboetan.
Aurreskaerak aurkezteko: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/indartu-2025-programaren-aurretiko-eskabidea/web01-tramite/eu/.
Aurreskaerak aurkezteko: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/deskarbonizazio-industrialeko-programarako-aurreeskaerak-2025ko-deialdia/web01-tramite/eu/.
Ertzaintzak 20 eta 21 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo Iurretan, adineko pertsonei besarkada solidarioa…
Gaur goizaldean, Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoarekin lankidetzan, lau gazte atxilotu ditu, eta beste sei ikertu, istilu-liskar…
Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…
Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…