Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Gasteizen indarkeria erabiliz egindako lapurreta bat ikertu ondoren.

Ertzaintzako agenteek 33 eta 25 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, asteartea, goizean, joan den abenduaren 22an Gasteizko pub batean indarkeria erabiliz egindako lapurreta leporatuta.

Ertzaintzak joan den abenduan hasi zuen ikerketa, gizon bati, Gasteizko Arriagako Atea kaleko ostalaritza-lokal batean zegoenean, indarkeria erabiliz lapurreta egin ziotela jakin zuenean. Salaketan jasotakoaren arabera, biktimari bizkarretik, besotik eta lepotik heldu zioten bi pertsonak, eta oreka galdu eta lurrera erori zen lokalean. Gizonetako batek eusten zion bitartean, besteak mugikorra kendu zion poltsikotik eta, jarraian, ustezko lapurrek presaka alde egin zuten. Dena oso azkar gertatu zenez, biktimak ezin izan zuen lapurretaren egileen ezaugarri fisikoei buruzko datu askorik eman, baina adierazi zuen lapurtutako gailu mugikorra gama altuko telefono bat zela, 1.200 eurotik gorako balioa zuena, eta haren IMEI zenbakia eman zien ertzainei.

Ikerketarekin jarraituz, hurrengo egunetan agenteek deklarazioa hartu zieten gertakariaren bi lekukori.  Bildutako datu horietan oinarrituta, Gasteizko Ertzain-etxera atxikitako instrukzio-taldeak pertsonen aurkako delituengatik Ertzaintzak erresinatuta zituen eta lekukoek emandako ezaugarri fisikoen antzekoak zituzten pertsonen 12 argazkiz osatutako konposizio bat prestatu zuen.  Era berean, ikerketaren arduradunek gogoratu zuten lapurretaren aurreko egunetan, Ertzaintzaren patruila batek deklaratzaileek emandako ezaugarri fisikoekin bat etor zitezkeen bi pertsona identifikatu zituela.

Bildutako datuei eta egindako ikerketari esker, Ertzaintzak lapurretaren ustezko bi egileak identifikatu zituen, biak asteburuetan, noizean behin, ostalaritza-lokalean ibiltzen direnak, eta aurrekariak dituztenak pertsonei lapurreta egiteagatik.  

Biktimak lapurretaren egile gisa identifikatu ondoren, atzo, asteartea, goizean, bi gizonak, 33 eta 25 urtekoak, atxilotu ahal izan zituzten, indarkeriaz eta larderiaz lapurreta egitea leporatuta.

Atxilotuek polizia-egoitzan jarraitzen dute, beharrezko eginbideak amaitu ondoren agintari judizialaren eskuetan noiz jarriko zain.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

10 horas hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

10 horas hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

10 horas hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

10 horas hace

Gasteizen gizon bat atxilotu dute kokaina eta haxixa edukitzeagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…

10 horas hace

El VIII Encuentro Internacional de Economía Circular abordará el reto de las materias primas críticas para la autonomía estratégica europea

Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…

19 horas hace