Categorías: albisteak-berriak

Eurozon, desinfekziorako eta iraunkortasunerako ozono-teknologian aditua

Eurozon Generadores de Ozono S.A. 1995ean hasi zen lanean Barakaldon, usainak kentzeko eta barruko espazioak desinfektatzeko makinen diseinuan eta fabrikazioan espezializatutako enpresa gisa. Hala ere, urteen poderioz, ozono-sorgailuen ingeniaritzan eta fabrikazioan erreferente gisa finkatu da. “2001. urtetik aurrera, ozonoak giza kontsumorako elikagaien eta uraren higienizatzaile bezala duen eginkizuna ikertzen hasi ginen, egiaztatutako laborategiek, unibertsitateek eta ikerketa-zentroek bermatutako emaitza harrigarriekin”, gogorarazi du Josu Serna Díez enpresako zuzendari nagusiak. 

Horrela, konpainia haziz joan da bere bezeroei esker, gehienak elikagaien sektorekoak. Ozonizazioak hainbat onura dakartza, hala nola elikagaiak kontserbatzea, osasunerako kaltegarriak diren mikroorganismoak kentzea eta landa-gaixotasunak prebenitzea, besteak beste. Sernaren arabera, “ozonoak ez du hondakinik sortzen, produktu kimikoak ordezkatzen ditu eta funtsezkoa da kostu energetikoa aurrezteko“. 

Eurozonek konponbide eraginkorrak garatzen ditu desinfekzio-, desodorizazio- eta higiene-arazoak murrizteko edo desagerrarazteko. Aurrerapen hori posible izan da konfiantzazko profesionalen taldeari eta ozono-sorgailu gero eta aurreratuagoak garatzen dituzten instalazioei esker. “Berrikuntza enpresako indartsuenetako bat da eta ahalegin hori aitortzen duten hainbat sari lortu ditugu”, gehitu du Sernak. 

Iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin duen konpromisoagatik ere nabarmentzen da enpresa. Bere produktuak osagai birziklagarriekin fabrikatuta daude eta, estatu mailan, bere produktuak substantzia biozida gisa erregistratuta dituen konpainia bakarretakoa da (organismo kaltegarriak uxatzeko, neutralizatzeko edo suntsitzeko balio duen nahasketa), Europako agintarien BPR araudiaren arabera. Era berean, Eurozoneko sortzaileek ez dute azpiproduktu kaltegarririk ekoizten, oxigeno aberastua bakarrik sortuz, eta horrek ingurunearekiko errespetuzko konponbidea egiten du. 

Etorkizunari begira, enpresa hainbat proiektu garatzen ari da ozono-sorgailuak populazio txiki eta ertainetarako edateko uren araztegietan sartzeko. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.   

Gainera, SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak



Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du

Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.



Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa

Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du



Teknikerrek errepideen mantentze adimenduna bultzatzen du teknologia robotiko aurreratuaren bidez

Zentro teknologikoak errepideak diseinatzeko, eraikitzeko eta mantentzeko teknologia robotikoak eta automatizazio adimendunak hornitzeko lanak gidatu ditu Europako Omicron proiektuan.



Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen

Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.



Emakumeak dira buru Glualeko zuzendaritza-organoen % 60 baino gehiagotan

SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da Azpeitiko enpresa



Joan blogera
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Adingabe bat atxilotu dute Getxon, beste gazte bati labankada bat emateagatik lepoan

Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…

9 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Errenterian beste gizon bat hiltzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…

18 horas hace

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

1 día hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

1 día hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

1 día hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

1 día hace