Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzaren industriari laguntzeko plan berriaren bidez, 500 milioira arte jarriko dira industria-sektorea indartzeko, arreta berezia eskainiko zaie ETEei

Eusko Jaurlaritzak industriari laguntzeko beste plan bat (2025) onartu du. Planak 500 milioi euro arteko zuzkidura izango du industria-sektorea indartzeko, eta arreta berezia eskainiko die Euskadiko enpresa txiki eta ertainei.

Hala jakinarazi du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan. “Badakigu une historikoa bizi dugula, eta nazioartean dagoen ziurgabetasuna dela ziurtzat jo dezakegun gauza bakarra. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak 500 milioi jarriko ditu Euskadiko industriari etorkizuneko erronketarako prestatzen laguntzeko, betiere teknologian, berrikuntzan, nazioartekotzean edo digitalizazioan inbertsioak egin ditzaten. Plan horretan, pisu handia du industriaren deskarbonizazioak; izatez, planak 80 milioi euroko programa espezifiko bat du autokontsumorako elektrizitatea sortzeko eta energia berriztagarrietarako. Enplegua, aberastasuna eta ongizatea sortzen dituen gure industriaren aldeko apustua egiten dugu, eta Laguntza Plan berri honekin industria indartzen eta errotzen lagundu nahi dugu, baita trantsizio energetikoaren edo eraldaketa digitalaren ondoriozko erronkei aurre egiten ere”.

Industriari laguntzeko plana (2025) Euskadiko industria-sare ekonomikoaren jarduerari bultzada ematera bideratuta dago, nazioarteko ziurgabetasun-egoera batean. Hiru zutabetan banatzen da: industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago, eta zortzi arlo tematiko ditu. Helburua da enplegua, aberastasuna eta ongizatea sortzen dituen eta Euskadiko ekonomiaren oinarri eta motorra den Euskadiko industriaren dinamismoari eustea eta enpresa txiki eta ertainei arreta berezia eskaintzea.

Sailak koordinatuta, laguntza horien kudeaketaz arduratzen diren sozietate guztien lana eta ezagutza (SPRI Taldea, EEE, IHOBE, URA, Basque Trade & Investment eta Arrisku Kapitaleko Sozietatea) islatzen da enpresen eskura dauden programetan.

Katalogo digital bat egin da, SPRIren web-orrian  web-orrian kontsulta daitekeena. Katalogo horretan deskribatzen dira laguntzaren edo zerbitzuaren izena, aurtengo aurrekontua, laguntza norentzat den, argitalpen-data eta eskatzeko modua. Industria Sailak enpresei eskaintzen dizkien zerbitzu nagusiei buruzko atal bat ere badago. Gainera, martxoan hiru informazio-jardunaldi egingo dira (lurralde historiko bakoitzeko bat), eta enpresek Laguntza Planari buruzko informazio guztia bildu ahal izango dute haietan.

Industria gehiago

Industria-jarduera gehiago sortzeari eskainitako atala zuzentzen da industria-politika garatzeko tresnak martxan jartzera, betiere industria-proiektu berriak sor daitezen, enpresa-ekimen berrien hazkundeari lagun dakion eta enpresa liderrak eta bultzatzaileak Euskadin erro daitezen. Arlo hauek barne hartzen ditu: industria-garapena, zenbait funtsezko programen bidez —Gauzatu Industria (28 M€), Indartu (20 M€) edo Renove Smart Industry (8 M€); ekintzailetza, Ekintzaile eta Ekintzaile + programekin (2,7 M€); eta nazioartekotzea, Nazioarteko Gauzatu (5 M€) eta Zabaldu (4,5 M€) programekin eta Global Training (6,45 M€) eta BEINT (3,6 M€) bekekin.

Industria hobea

Industria hobea sortzearen esparruan, digitalizazioak eta teknologia berriek enpresei eskaintzen dizkieten aukeretan sakontzen da, betiere Euskadiko industriaren posizio berritzailea eta gaitasun teknologikoa areagotzen jarraitzera begira. Honako arlo hauek barne hartzen ditu: teknologia eta I+G, Hazitek (93 M€), Emaitek Plus (58,6 M€) edo Elkartek (47 M€) programekin; berrikuntza, Fast Track Innobideak (10 M€) edo Hazinnova (2,7 M€) programekin; eta eraldaketa digitala, Industria Digitala (7,5 M€) edo Zibersegurtasun Industriala (4,5 M€) programekin.

Emisio gutxiago

Azkenik, emisio gutxiago kapituluak industriaren deskarbonizazioaren aldeko apustu handia barne hartzen du, eta efizientzia energetikoan eta sorkuntza berriztagarrian sakontzeko tresnak eta laguntzak eskaintzen ditu. Era berean, ingurumen-proiektuetarako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzak eskaintzen ditu, hondakinak berrerabili eta murrizteko bidean. Bloke honetan deskarbonizaziora bideratutako atalak sartzen dira, eta arlo horren barruan programa hauek, besteak beste, barne hartzen dira: autokontsumorako elektrizitatea sortzea eta energia berriztagarri bidezko kontsumo termikoak elektrifikatzea (80 M€), deskarbonizazio industriala (22 M€) edo itsas energiak (2,5 M€); eta ekonomia zirkularra, ingurumen-proiektuetarako laguntzekin (5 M€) eta ekoberrikuntza zirkularrerako laguntzekin (1,5 M€).

Lotutako albisteak



Euskal enpresak dagoeneko has daitezke tramitatzen Gauzatu Industria, Indartu eta Deskarbonizazio Industriala programetako laguntzak

Aurre-eskaera aurkeztuz gero, diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartu ahal izango dira programa bakoitzaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak.



FFinkatuzek 15 M-ko inbertsioa egingo du Arania Taldean, altzairuaren eraldaketaren arloko erreferentean

FINKATUZen laguntzarekin, Arania Taldeak 50 M €-ko inbertsio-plana bultzatu nahi du datozen hiru urteetan, eta horietatik erdia baino gehiago Euskadin gauzatuko da.



Goi-teknologiako bederatzi enpresa berri eratu dira Basque Tek Ventures egitasmoari esker

Eusko Jaurlaritzaren ekimenak enplegu eta fakturazio handiagoa sortuko duten enpresa horiek eratzeko prozesua bultzatu eta lagundu nahi du.



Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta

Mikel Jauregi sailburuak SPRI taldeak koordinatutako euskal industriari laguntzeko programa nagusien 2024ko emaitzak aurkeztu ditu, 272 milioi euroko inbertsio publikoa eragin dutenak. Datorren otsailean ETEentzako 2025 Laguntza Programa berri bat iragarriko da, 500 milioi eurokoa



Mikel Jauregi: “Euskadi Europako berreindustrializazioaren liderra izan dadin lanean ari gara”

Euskadik Europako industrian kontsolidatutako egoeran ekin dio 2025. urte honi eta erronka garrantzitsuak ditu aurrean. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean onartutako eta berrikuntzaren eta trantsizio energetikoan aurrera egitearen aldeko aurrekontu hedakorrak ditu, ikuspegia betiere lehiakortasunean aurrera egitean jarrita. Mikel Jauregi sailburuak 2025 honetan Jaurlaritzak bideratuko duen politika industrialari buruzko funtsezko gakoak…



Joan blogera
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Adingabe bat atxilotu dute Getxon, beste gazte bati labankada bat emateagatik lepoan

Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…

12 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Errenterian beste gizon bat hiltzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…

21 horas hace

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

2 días hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

2 días hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

2 días hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

2 días hace