Euskal enpresek dagoeneko eska ditzakete SPRI Taldeak (enpresen garapenerako agentzia) kudeatzen dituen Gauzatu Industria, Indartu eta Deskarbonizazio Industriala programetako (Eusko Jaurlaritza) inbertsioetarako laguntzak. Tramite hori eginez gero, diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartu ahal izango dira programa bakoitzaren deialdia baino lehen abiarazitako inbertsioak.
Baldin eta aurre-eskaera aurkezten bada inbertsioak hasi baino lehen, enpresek diruz laguntzeko moduko inbertsio bezala sailkatu ahal izango dituzte aurre-eskaera aurkeztu denetik eskaera formala (programaren deialdia argitaratu ondoren) aurkeztu bitartean egindako inbertsioak.
Gauzatu Industria programaren helburua da oinarri teknologikoa duten edota berritzaileak diren ETEak sortzen eta garatzen laguntzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortuko duten inbertsioak babestea. Oinarri teknologikodun edo berritzaile gisa sailkatutako ETEentzako aurrerakin itzulgarriak dira, enplegua sortuko duten aktiboetan inbertitzeko emango direnak.
Aurreskaerak aurkezteko: https://app7.spri.net/gauzatu/.
Indartu programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen dizkie enpresei (handiak eta ETEak), inbertsioak egin ditzaten Euskal Autonomi Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 5tik gorako langabezia-tasa duten eremu eta udalerrietako aktiboetan.
Enplegua sortzen duen produkzio arloko inbertsioa sustatzen dugu, industri garapenaren eta desberdintasun sozialak murriztearen aldeko apustu irmo gisa.
Aurreskaerak aurkezteko: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/indartu-2025-programaren-aurretiko-eskabidea/web01-tramite/eu/.
Deskarbonizazio Industriala Euskadiko industrian negutegi-efektuko gasen isurpenak gutxitzea eragiten duten produkzio-prozesuak hobetzen laguntzen du.
Aurreskaerak aurkezteko: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/deskarbonizazio-industrialeko-programarako-aurreeskaerak-2025ko-deialdia/web01-tramite/eu/.
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…
26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…
Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…