Ertzaintzako agenteek 51 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, igandea, goizaldean Durangon, ustez arma zuriz lesioak egiteagatik, borroka batean pisukideari labanaz eraso egiteagatik. Zauritua ospitale batera eraman dute, hainbat ebakirekin.
Goizaldeko hamabi eta erdiak baino lehentxeago, Ertzaintzaren presentzia eskatu dute Durangoko etxebizitza batean. Adierazi dutenez, liskarra izan da bertan bizi direnen artean, eta pertsona bat zauritu da. Inguruan zaintza-lanak egiten ari zen herritarren babeserako patruila bat berehala bertaratu da, eta egiaztatu dute etxeko bizilagun batek sukaldeko aizto batekin eraso egin diola beste bati eztabaidan ari zirela.
Biktimak hainbat ebaki zituen eskuetan eta aurpegian, besteak beste, eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute. Jarraian, beharrezko egiaztapenak egin ondoren, zaurien egilea atxilotu dute, arma zuriz egindako lesio-delitu bat egotzita. Etxebizitzako sukaldean aurkitu dute erasotzaileak ustez erabilitako labana, eta odol arrastoak ditu.
Ondoren, ertzain-etxera eraman dute atxilotua, beharrezko eginbideekin jarraitzeko eta, ondoren, epailearen esku uzteko.
Ertzainek 47 urteko emakume bat atxilotu zuten atzo arratsaldean jabetzaren aurkako delitu bat leporatuta, emakumeak…
Ertzaintzaren agenteek 38 urteko gizon bat atxilotu dute kalte-delitua eta gorrotoa bultzatzearen delitua leporatuta, Irungo…
Ertzainek 22 urteko gazte bat atxilotu dute gaur, osteguna, goizaldean, Amurrion, bertako ostalaritza-establezimendu batean indarra…
Nafarroako Gobernuak Zientziari eta Teknologiari buruzko 15/2018 Foru Legearen etorkizuneko eguneratzearen eduki nagusiak aurreratu ditu…
Amparo López Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak Segurtasun Nazionaleko Gaietarako Konferentzia Sektorialean parte hartu…
Hezkuntzak gaitzetsi egin ditu pikete grebalariek Iruñeko Donibane Ikastetxe Integratuaren barruan egindako indarkeriazko ekintzak. STEILASek,…