Ertzaintzaren agenteek 38 urteko gizon bat atxilotu dute kalte-delitua eta gorrotoa bultzatzearen delitua leporatuta, Irungo udalerriko hainbat lekutan mezu matxistak eta feminismoaren aurkakoak zituzten pintadak egiteagatik. Udaltzaingoak inplikatua identifikatu ondoren atxilotu dute, eta Ertzaintza arduratu da ikerketaz eta polizia-eginbideez.
Aste honen hasieran, Ertzaintzak jakin zuen emakumeen eta feminismoa babesten duten gizonen aurkako eduki iraingarriak eta laidogarriak zituzten hainbat pintada agertu zirela batez ere Irungo udalerriko erdialdeko etxebizitza-eraikinetako, lokaletako eta kirol-instalazioetako horma eta fatxadetan.
Oraingoz, lau sakaketa jarri dituzte antza denez joan den astelehenetik asteartera bitarteko gauean egin zituzten grafiti horiek eraikinetan eragindako kalteengatik.
Irungo Udaltzaingoaren patruila batek pertsona bat identifikatu zuen goizalde horretan bertan Fermín Calbetón kaleko horma batean antzeko pintadak egiten ari zenean, eta kolore ezberdinetako esprai erako lau pintura-pote eta errotulagailu bat aurkitu zizkioten poltsa batean.
Gainera, zegokion salaketa administratiboa jarri zioten, bide publikoan ondasunak hondatzeagatik. Hortik aurrera, Ertzaintzak bere gain hartu zituen egitate horiei buruzko ikerketak, generoagatiko ustezko gorroto-delitua izan zitekeelako. Egindako ikerketen eta pintaden edukiaren azterketan oinarrituta, atzo, asteazkena, goizean atxilotu zuten aipatutako gizona kalte-delitua eta gorrotoa bultzatzearen delitua leporatuta.
Egiaztatu ahal izan denez, pintadak, horietako batzuk handiak, herriko hamar bat kale eta parketan daude, fatxadetan, markesinetan, hiri-altzarietan eta abarretan.
Atxilotua espainiar nazionalitateko 38 urteko gizona da, eta Agintaritza Judizialaren eskuetan jarri dute beharrezko polizia-eginbideak amaitutakoan.
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…