Categorías: albisteak-berriak

2024ko bilketaren likidazioaren ondorioz Bizkaiko udalerriek 57,7 milioi euro itzuli behar dituzte

Finantzen Lurralde Kontseiluak gaur goizean eman ditu ezagutzera 2024ko ekitaldiaren itxierako behin betiko datuak, urrian aurreratu ziren likidazio negatiboko aurreikuspenak berretsiz. Aurreikuspen horiek, batez ere, pertsona mutualistei egindako itzulketek diru-bilketan duten eraginetik eratorriak dira.

Horrela, Udalkutxa Funtsaren eta (GZF), Gizarte Zerbitzuen Foru Funtsaren likidazioaren ondorioz Bizkaiko udalerriek 57,7 milioi itzuli behar dituzte, 1.035.092.967 eurora iritsi arte, hau da, aurrekontuan jasotakoa baino % 5,29 gutxiago.

Zifra hau  behin betikoa da eta horrek esan nahi du Finantzen Lurralde Kontseiluan funts horiek likidatzeko urrian egindako aurreikuspenak murriztu egin direla, orduan 40,9 milioi euro itzultzea aurreikusi baitzen.

Azpimarratu behar da likidazio negatibo hau arindu egiten dela, hein handi batean, 2024an kontura emandakoaren aldean foru-aurrekontuetan 2025erako ezarritako udal-finantzaketaren 37,9 milioi euroko hazkundearen ondorioz, Finantzen Lurralde Kontseilu horretan bertan aurreratu zen bezala.

Aldi baterako kargak

Finantzen Lurralde Kontseiluak, halaber, Bizkaiko udalerriek Bizkaiko Lurralde Historikoko kreditu- eta energia-erakundeen aldi baterako kargetan duten partaidetzaren emaitza jakinarazi du gaur.

Partaidetza hau 10,7 milioi euroko muntan jasotzen da, 2024ko maiatzeko eta abenduko kupoaren deskontu gisa jasotako zenbatekoari % 39,66 aplikatzearen ondorioz; dena dela, munta hau behin-behinekoa da, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiona erregularizatu ondoren likidatuko baita.

Zenbateko hau Bizkaiko udalerrien artean banatuko da 2025ean.

Likidazio negatiboaren konpentsazioa.

2024ko likidazio negatiboa ebazteko, konpentsazio-sistema bat aplikatuko da 2025eko martxotik abendura bitarteko hilabeteei dagozkien GZFaren eta UDALKUTXAren konturako ekarpenekin; formula hau ekitaldi negatiboei ekiteko  aurreko egoeretan erabili den ohikoa da.

Finantzen Lurralde Kontseiluari buruz

Finantzen Lurralde Kontseilua Bizkaiko udalerrien eta Foru Aldundiaren arteko partaidetza- eta koordinazio-organoa da, udal-finantzaketa banatzeko eta Bizkaiko Lurralde Historikoan sektore publikoaren ekonomia- eta finantza-jarduera eta aurrekontu-jarduera koordinatzeko.

Kontseilua hamar kidek osatzen dute, horietatik bost Bizkaiko Foru Aldundikoak eta beste bost Eudel Euskadiko Udalen Elkartekoak. Foru Aldundiaren izenean, Ager Izagirre, Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako diputatua eta Kontseiluko presidentea, Itxaso Berrojalbiz, Ogasun eta Finantza diputatua, Leixuri Arrizabalaba, Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Amaia Antxustegi, Gizarte Ekintzako diputatua eta Gemma Martínez, Ogasun eta Finantza Saileko Aholkularitza eta Zerga Politikako zuzendariordea izan dira.

Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen izenean, honako hauek izan dira: Marta Ajuria Bilboko Udaleko zinegotzia, Mikel Urrutia Abadiñoko alkatea eta Garbiñe Sáinz de Buruaga Ispasterreko alkatea.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak joan den ostiralean Irunen indarkeriaz egindako lapurreta bat argitu du

Erasoa biktimaren etxean gertatu zen. Lagun batekin eztabaidatu ondoren, sukaldeko aizto batekin eraso zion, eta…

1 hora hace

Bidebarri ireki da, Barakaldon adinekoen autonomia pertsonala sustatzeko lehen zentroa

Barakaldok datorren astean irekiko du adinekoentzako autonomia pertsonaleko lehen zentroa. Barakaldoko adineko pertsonei zuzendutako espazio…

1 hora hace

Poltsiko Antzerki Jaialdia itzuliko da Donostiara maiatzaren 8tik 25era

Formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldiak 31 emanaldi izango ditu hiriko 27 espaziotan XXXIV. Poltsiko…

1 hora hace

Donostiako altxor geologikoak deskubritzeko gida bat

binary comment Igande honetan, maiatzaren 11n, bisita gidatu bat egingo da argitalpenean aipatutako puntu nagusiak…

1 hora hace

Amaia Barredok “bere aitorpen pertsonala helarazi dio Euskal Gastronomia Akademiari, elikagaiak alferrik ez galtzeko gero eta dibulgazio-lan handiagoa egiten ari delako”

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Euskal Gastronomia Akademia zoriondu…

1 hora hace