Categorías: albisteak-berriak

Elixabete Etxanobek elkarrizketa zibilarekiko eta erantzukidetasunarekiko konpromisoa indartu du Bizkaiko gizarte-kohesioaren alde

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia izan da buru Bilboko Euskalduna Jauregian egindako Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren osoko bilkuran. Foro horretan honako hauek bildu dira: alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza eta Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sailak; bestetik, Gaikuntza eta lurraldeko Hirugarren Sektore Sozialeko sare eta erakunde nagusiak, hala nola Fekoor, Avifes, Lantegi Batuak, Harresiak Apurtuz, Lares Euskadi, Nagusiak, Fevas-Plena Inclusión Euskadi, Edeka, EAPN Euskadi, REAS, Gizardatz, Gizatea, Euskal Gorrak, Once eta, lehen aldiz, Astialdi Sarea.

Elkarrizketa Zibilerako Mahaia lankidetza publiko-pribaturako gune egonkorra da; bertan, diagnostikoak partekatzen dira, proposamenak diseinatzen dira eta Bizkaiko gizarte-erronkei aurre egiteko ekintzak definitzen dira. Gobernantza ireki eta parte-hartzailearen eredu hori kontsultatik harago doa, eta berrikuntzaren eredu gisa finkatu da, erakunde publikoen eta gizarte zibil antolatuaren ahaleginak bateratzen dituena, Bizkaia inklusiboa eta kohesionatua eraikitzeko konpromiso partekatu batean.

2025erako ildo estrategikoak

Astelehenean egindako osoko bilkuran, ezarritako lantaldeek egindako aurrerapenak berrikusi dira, bai eta hurrengo urterako lehentasunak zehaztu ere. Identifikatutako erronka nagusien artean, bestea beste, egoera zaurgarrian dauden pertsonen bizi-luzera, mendekotasuna, desgaitasuna, gizarteratzea eta nahi ez den bakardadearen aurkako borroka daude.

Bere hitzaldian, Elixabete Etxanobek azpimarratu egin du foro honek duen garrantzia lana elkarrekin egiteko espazio gisa: «Gure gizarte-sistemaren iraunkortasuna erronka partekatua da. Espazio horrek gure gizarte-politikak indartzeaz gain, ildo beretik lan egingo dugula bermatzen du,  Bizkaian inor ez dadin arretarik gabe geratu «.

Gainera, Etxanobek balioa eman dio Auzolanean oinarritutako lankidetzari, eta nabarmendu duenez, «Hirugarren sektore sozialarekiko lankidetza eta etengabeko elkarrizketa funtsezkoak dira Bizkaia lurralde inklusibo eta solidario bihurtzeko, hau da, denontzako Bizkaia bat «.

Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egin du gobernantza irekiko eredu horrekin duen konpromisoa, horri esker, gizarte-politika eraginkorragoak eta jasangarriagoak eraiki baitaitezke, pertsonen ongizatea hobetzeko eta lurraldeko gizarte-kohesioa sendotze

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

6 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

6 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

6 horas hace