Categorías: albisteak-berriak

Osasuneko Sailburuak Osasun Itunaren Mahaiko eragileen prestasuna, konpromisoa eta lana azpimarratu ditu

  • Bihar, otsailak 26, asteazkena, Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiaren seigarren bilera egingo da Barakaldoko BECen
  • Martinezek osasun-arloko aktualitateaz hitz egin du Onda Cero Euskadi irratian

Osasuneko sailburu Alberto Martinezek adierazi duenez, Euskadiko Osasun Itunean parte hartzen duten eragile sozial, politiko eta sanitario guztiek “prestasun, konpromiso eta lan handia agertu dute”. “Guztion artean, konpromiso handia eta lanerako gaitasun handia dago. Eztabaidak biziak dira, neurri handian konprometitzen den jendearengan ohikoa denez”, azpimarratu du. Horixe adierazi du sailburuak gaur goizean Onda Cero irratian egindako elkarrizketa batean, Itunaren Mahaiak Barakaldoko BECen egingo duen seigarren bileraren bezperan.

Sailburuak azaldu duenez, bihar hasiko da hirugarren fasea, eta gogoeta-esparruen inguruan lan egingo da eta estrategia eta jarduketa-ildo guztietarako aldi bereko lantaldeak sortuko dira. Horretarako, 30 eragilek baino gehiagok beren proposamenak aurkeztuko dituzte, baita talde horietan ordezkari gisa parte hartuko duten pertsonak ere. Martinezek azpimarratu duenez, lan-planteamendu horren helburua prozesua dinamizatzea da, “apirilean lehen proposamenak aurkeztu ahal izan daitezen’. Ondoren, jarduerarekin jarraituko da ekainera arte, eta, aurreikusitakoaren arabera, hilabete horretan lehen emaitzak aurkeztuko dira.

Osasuneko sailburuak ziurtatu duenez, osasun-sistema erritmo bizian aldatzen ari den gizartera egokitzeko aukera emango duen gogoeta-esparru hori edukitzeaz gain, epe laburrera begira ere lanean ari dira, eta, horren erakusgarri, arreta kirurgikoko zein lehen mailako arretako itxaron-zerrendetan lortutako murrizketa aipatu du.

Bilera Osasuneko ministroarekin: medikuen gabezia

Medikuen gabeziaz galdetu zaionean, Osasuneko sailburu Alberto Martinezek gogorarazi du arlo horretako eskumena Osasun Ministerioarena dela, eta datorren martxoaren 6an bilduko dela Mónica García ministroarekin, hainbat jarduera proposatzeko, hala nola lehen mailako arretan borondatezko erretiroa 72 urtera arte atzeratzea (profesionalen irteera murrizteko) edota lehen mailako arretan 4. urteko egoiliarren plazak lortzeko aukera erraztea.

Covidaren 5. urteurrena Euskadin

Euskadin covid-19aren lehen kasua agertu zenetik 5 urte bete direnean Osasuneko sailburuak adierazi duenez, gizartea aldatu egin da eta garrantzitsuena osasuna dela uste du: «gure ustez, gizartea helduago dago, errealitateaz jabetuta». Gaineratu duenez, “konturatu gara zaintza epidemiologiko zorrotzeko sistemak behar ditugula”, birusa edozein herrialdetan zabaltzeko arriskua handia dela eta 24 ordutan irits daitekeela ikusi baitugu. Izan ere, bidaia asko egiten ditugu eta migrazio-mugimendu handiak daude. Gainera, klima-aldaketa dela eta, birusak erraz mutatzen dira.

Martinezek gogorarazi duenez, pandemian 800.000 paziente artatu ziren gure osasun-sisteman, eta 8.000 hildako eragin zituen. «Guztiok ezagutzen dugun errealitatea da, eta gure imajinario kolektiboan dago», adierazi du Osasuneko sailburuak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0344 Ertzaintzak 65 urtetik gorako pertsonen 11.976 biktimizazio erregistratu zituen 2025ean

Ertzaintzak, 2025ean, 65 urte edo gehiagoko pertsonengan 11.976 biktimizazio erregistratu zituen. Bizkaian, 65 urte edo…

3 horas hace

26_0343 Ertzaintzak 78 pertsona atxilotu ditu Euskadin behin baino gehiagotan delitu beragatik urteko lehen bi hilabeteetan

Ertzaintzak delitu beragatik behin baino gehiagotan atxilotutako 78 pertsona zenbatu ditu urteko lehen bi hilabeteetan,…

3 horas hace

26_0342 Laudion emakume bat atxilotu dute zaintzaile gisa lan egiten zuen etxetik bitxiak eta dirua lapurtzeagatik

Ertzainek 53 urteko emakume bat atxilotu dute bitxiak ebastea eta bankuko txartel batekin iruzur eginez…

3 horas hace

Tubos Reunidos solicita el concurso de acreedores y la CNMV suspende su cotización

La compañía Tubos Reunidos ha solicitado formalmente ante un juzgado de Álava la declaración de…

6 horas hace

Gaurmedia alcanza los 382.600 seguidores en redes en abril

Gaurmedia, grupo de comunicación de Euskadi que cuenta con marcas como GipuzkoaGaur, BizkaiaGaur y ArabaGaur,…

6 horas hace

Gipuzkoa lidera el repunte de la natalidad en Euskadi con un crecimiento del 9,4% a finales de año

El territorio histórico de Gipuzkoa ha cerrado el ejercicio de 2025 con datos esperanzadores para…

6 horas hace