25_0141 Ertzaintzak Donostia eta Tolosa arteko herrietako merkataritza-establezimenduetan ordainketen atzerakoekin egindako iruzurrez ohartarazi du
Prentsa zerbitzua
2025-02-27
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Tolosan, bertako bi establezimendutan kontsumizio baten ordainketako atzerakoekin iruzur egiten saiatzea leporatuta. Susmatzen da Donostia eta Tolosa arteko beste saltoki eta ostalaritza-establezimendu batzuetan antzeko egitateak gertatu direla.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen joan den asteartean Tolosan, herriko bi establezimendutako langileak kontsumizio baten atzerakoekin engainatzen saiatu zelako. Gertaera horietako baten lekuko izan ziren eta zerbitzutik kanpora zeuden bi ertzainen esku-hartzeari esker atxilotu ahal izan zen gizona. Atxilotuak legez kanpoko jatorria izan zezakeen diru-kopuru esanguratsua zuen, guztira 2.570 euro.
Tolosako Ertzain-etxeak orain arte egindako ikerketen arabera, uste da antzeko iruzurrak egin ahal izan direla Donostia eta Tolosaldea arteko herrietako merkataritza-establezimenduetan.
Mota horretako iruzur baten biktima izan direla uste duten pertsona guztiek salaketa jar dezakete Ertzaintzan.
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…
La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…
El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…
La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…
El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…