Jarduera sektorialik ez duten eta portuko jarduera nagusirako beharrezkoak ez diren espazioak dira
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Ondarroako Udalak erabaki dute jarduera sektorialik ez duten eta portuko jarduera nagusirako beharrezkoak ez diren portu-jabariko 35.000 metro koadro lagatzea udalari kudeatu ditzan.
Akordioa, espazio horri herritarren onurarako erabilera publikoa ematea bermatzen duena, aspaldiko urtetatik eztabaidatutako gaia da. Erabilera galdu duten portuko lursailak udalak kudeatzeko lagatzen dira. Ondarroaren kasuan, zati handi bat Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendeko portu-jabarian dago, eta itsasadarraren bi ertzetan, Calatravako zubitik ibaian gora, dauden lursailei dagokie.
Akordio horren barruan, udalak portura sartzeko errepideko trafikoa Txorierrekako biribilgunetik –Calatrava zubia zeharkatzen duen errepidea, aparkalekuak barne– portuko sarreraren ondoko biribilguneraino kudeatzeko konpromisoa hartzen du.
Ekimen hau sortu berriak diren Portuko udal Kontseiluetan koordinazio- eta elkarrizketa-mahaiak abian jartzearen barruan kokatzen da, bai eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak udalerrien eta horietako portuen arteko harremana areagotzeko emandako bultzadaren barruan ere.
Harremanak harmonizatzea
“Helburua da portuaren eta herriaren arteko harremanak harmonizatzea, lankidetzaren eta elkarbizitzaren bidez eta jatorrizko erabilera galdu duten portu-jabariko espazioak herritarren mesederako erabili eta baliatuko direla bermatuz. Akordioak barne hartu duen eremuak guztia 35.545, 26 metro koadro ditu, horietatik 30.469,60 m² hiri-lurren lagapen moduan eta 5.075,66 m² trafikoa kudeatzeko.
Itsasertzaren Garapeneko, Portuetako eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak arrantza-portuko, kirol-portuko, Calatrava zubiko, ur-laminako eta Artibai ibaiaren ertzetako eskumena mantenduko du.
Koldo Goitia Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapeneko, Portuetako eta Itsas Gaietako zuzendariak zehaztu duenez, “2024ko abenduaren 5ean, Ondarroako Udalak portuan portu-jabaria okupatzeko emakida eskatu zuen eremu jakin batzuk kudeatu eta ustiatzeko, bai eta Txorierrekako biribilgunetik, Calatrava zubirantz, lonjaren ondoko biribilgunerainoko bideko trafikoa kudeatzeko ere”.
Ondarroako portuaren kasuan, portu-jabari publikoak oso eremu zabala hartzen du. Zehatz-mehatz portua den, hau da, nagusiki arrantza-erabilera duen portuko jarduera hartzen duen eremuaz, ibaiadarraz eta kirol-dartsenaz gainera, udalerriaren erdigunean bertan kokatutako beste eremu batzuk ere hartzen ditu. Ondarroan argi eta garbi bat egiten dute portu-jabari publikoarekin hiri-erabilerak dituzten hainbat eremuk, hala nola, plazek, haur-parkeek, etxebizitza-blokeek eta saltokiek, bai eta portuko jarduerarekin eta azpiegiturekin zerikusirik ez duten bideek ere.
Herriko jarduera ugari egiten dira urtean zehar eremu horietan: asteko azoka, liburu-azoka, baserriko produktuen urteko azoka, txosnak eta eszenatokiak Andra Mari jaietan Itsas Aurren eta Atzen eta barrakak. Portuko jabari publikoan hainbat instalazio eta elementu daude, hala nola, galtzadak, espaloiak, bide-seinaleak, hiri-altzariak, zuhaitzak, komun publikoak, zerbitzu-sareak, etxebizitza-blokeak eta saltokiak.
Kudeaketa
Emakidarekin erregularizatu egingo da izaera hiritarragoa duten portu-jabari publikoko espazio horien egoera, horien kudeaketa hobetzeko, bai erabilerak, okupazioak, mantentze-lanak eta kontserbazioa, bai eta bideko trafikoa kudeatzeko ere. Emakidaren epea ezingo da berrogeita hamar urtetik gorakoa izan, hasieran emandakoa eta horren luzapenak kontuan hartuta.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak portuko politika garatzeko eta kontrolatzeko eskumena gauzatuko du, bai eta horren koordinazioa eta kontrola ere. Horretarako, bere eginkizunen artean daude portu-jabari publikoaren eta emakidaren kudeaketa, eraikuntza, ustiapena, kontserbazioa, babesa, defentsa eta diziplina, bai eta portuko emakidak eta baimenak aldatzea eta azkentzea ere.
Horiek horrela, apirilaren 21ean eta 28an, erorikoak prebenitzeko tailerra egin zen Galdamesen; Zallako Lehen Mailako…
Barakaldo Antzokiak azken urteetako berrikuntzarik handiena hasi du bere instalazioetan. Lanen helburua areto nagusiaren erosotasuna…
Topaketa hau Venezian garatutako agenda instituzionalaren barruan kokatzen da, “I Baschi alla Biennale” proiektuaren bidez…
26_0346 Galdakaon ustez arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Galdakaon ustez arma…
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…