Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, astelehena, arratsaldean Loiun, etxebizitzetan lapurretak egiten espezializatutako talde kriminal bateko ustezko kidea izateagatik. Taldeari azken hilabeteotan Araban, Nafarroan, Kantabrian eta Asturiasen egindako dozenaka lapurretatan parte hartzea leporatu diote. Bestalde, beste gizon bati eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa talde horretako ustezko kidea izateagatik.
Atxiloketa Arabako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak “Jauzilari” izeneko operazioaren barruan egindako ikerketa-lanaren ondorioz egin da. Operazio horren barruan joan den astean beste lau pertsona atxilotu zituzten eta beste bi pertsonari, ikertu gisa, eginbideak ireki zizkieten. Gainera, azken orduotan beste gizon bati ere, ikertu gisa, eginbideak ireki dizkiote talde kriminal horretako kidea izateagatik.
Ikerketa iaz Arabako etxebizitzetan egindako hainbat lapurretaren ondoren hasi zuten. Ikerketari esker, jakin ahal izan zuten Bizkaian errotuta zeuden eta era horretako delituetan espezializatutako talde antolatu bateko kideak ziren hainbat susmagarri zeudela inplikatuta lapurreta horietan.
Joan den astean, dispositibo berezi bat ezarri zuten ikertutako pertsonak atxilotzeko, eta hiru gizon atxilotu zituzten Bilbon eta beste bat Bermeon. Beste bi pertsona ikerketapean geratu ziren egitate berberengatik.
Polizia-operazioari “Jauzilari” deitu zioten, taldearen modus operandiagatik; izan ere, batez ere bizitza bateko etxeetan egiten zituzten lapurretak, perimetroko hesiaren edo hormaren gainetik jauzi eginda. Lapurretak normalean ilunabarrean egiten zituzten, modu horretan, etxe barruan argirik pizten ez bazen, etxea hutsik zegoela detektatu baitzezaketen.
Bosgarren atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten beharrezko eginbideak egitera, behin horiek amaitutakoan kasuaz arduratu den Gasteizko 4. Instrukzio Epaitegiaren eskuetan jartzeko.
Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…
Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…
La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…
Biktima nagusiak Euskadiko, Kataluniako eta Valentziako enpresak ziren, eta 440.000 eurotik gorako iruzurra egin die…
Maiatzeren 7tik 24ra Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero…