Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak Gasteizko ARCA eraikina eraberritzeko proiektuaren idazketa 580.000 eurotan esleitu du

Eusko Jaurlaritzak administrazioaren aro berri bati ekin dio, herritarren arreta eredu hurbilago, eraginkorrago baterantz urratsak eginez, zerbitzu publikoak indartzeko helburuarekin.

Aurten, administrazioa sinplifikatzeaz gain, hobekuntzak txertatuko dira herritarren arretan, zehazki, Zuzenean zerbitzuaren aurrez aurreko eta telefono bidezko arreta hobetuko dira eta Zuzenean Berria jarriko da martxan, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako bulegoen eraberritze lanen eskutik.

Hain zuzen ere, arreta atseginago eta pertsonalizatuago baten alde Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den arreta eredu berriaren eta egoitzen planaren barruan kokatzen da Arca eraikinaren proiektua idazteko esleipena.

Atelier80 Arquitectos SLP enpresa arduratuko da Arca eraikina birmoldatzeko proiektua idazteaz, 580.000 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne). Proiektua 4 fasetan eta 21-25 aste bitartean gauzatuko da. Proiektua egin ondoren, obrak esleitzeko prozesua abiatutako da, 2026an lanekin hasi ahal izateko.  Obra osoaren inbertsio aurreikuspena 12 milioi eurokoa da, baina aurrekontuak aldaketak izan ditzake, idazten den proiektuaren arabera.

Zuzenean Berria, beheko solairuan

Gasteizko eraikin enblematiko honek 5.800 m2 baino gehiagoko azalera du, eta bi soto, beheko solairu bat eta 5 solairu ditu guztira.

Beheko solairuak hartuko du Zuzenean Berria, Herritarren Arretarako Zerbitzua, eta gainerako solairuetan administrazio-bulegoak kokatuko dira. Hori dela eta, lehendabizi, beheko solairua birmoldatuko da eta bigarren fasean, gainerako solairuen obra egingo da, beheko solairua jada erabilgarri dagoela.

Zerbitzuak gune berean kokatu eta herritarren arretarako eremuak eraberritzearen xede nagusia da herritarrei eskainitako zerbitzua hobetzea, gertutasunean oinarritutako arreta pertsonalizatuago eta kanal anitzeko arreta integral eta zentralizatuago baten alde.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak lehergailuak indargabetzeari eta beste arrisku konplexu eta arrisku handiko batzuei buruzko prestakuntza-ikastaro bat eman die Esquadra Mossoei.

Apirilaren 28an, 29an eta 30ean egin diren eta NRBQ-Lurpeko-Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko bost instruktore espezializatuk eman…

11 horas hace

Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu dute

25_0293 Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu…

17 horas hace

Bilbon atxilotu dute apirilaren hasieran Santutxuko etxe batean lapurreta egin zuen gizona

Ertzaintzako agenteek 44 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, apirilaren 3an etxebizitza batean indarra erabiliz…

17 horas hace

Bilboko dantzaldiak aire zabalean

Udaberriarekin eta eguraldi onarekin batera, Bilboko Udalak sustatzen dituen dantzaldiek aire zabaleko saioei ekingo die berriro maiatzean…

17 horas hace

«Balkoi jangarriak» ekimena Bilbon

Bilboko Udaleko eta Gazteria Sailak eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak «Balkoi jangarriak» ekimena jarri dute…

17 horas hace

Bilbao Zerbitzuak-ek jada ez dauden amak omenduko ditu

Maiatzaren 4an, hileko lehen igandean, Bilbao Zerbitzuak-ek jada ez dauden amak omenduko ditu berriro Udal Hilerriko kaperak hartuko duen…

17 horas hace