25_0166 Gasteizen jatetxe batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute
Servicio de prensa
2025-03-07
Ertzaintzako agenteek 53 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, ostirala, goizaldean, Arabako hiriburuko ostalaritza-lokal batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik. Patruila batek atzeman du lapurra establezimenduaren inguruan, eta lapurtutako dirua, ia laurehun euro, berreskuratu dituzte.
Goizaldeko hiruak aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote Lakua-Arriaga auzoko jatetxe batean lapurreta-alarma aktibatu dela. Herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bat bertaratu da, eta lokal inguruko kale batean pertsona bat ikusi du makurtuta eta metalezko bi kaxa bihurkin batekin manipulatzen. Polizia-dotazioak egiaztatu du kaxetako bat behartuta zegoela eta barruan, billete eta txanponetan, ia laurehun euro zeudela. Kaxen jatorriaz galdetu diotenean, ostalaritzako lokaletik lapurtu dituela aitortu du. Gainera, bi giltza ingeles zituen motxila bat zeraman.
Establezimenduaren alboko atea irekita zegoela eta inplikatua ustez bertatik sartu dela barrura egiaztatu ondoren, atxilotu egin dute.
Batez ere jabetzaren aurkako delituengatik polizia-aurrekariak dituen atxilotua epailearengana eramango dute dagozkion eginbideak amaitutakoan.
Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…
Ertzaintzako agenteek 40, 21 eta 20 urteko hiru gizon atxilotu zituzten bart Gasteizen, Alde Zaharrean…
Ertzaintzak 28 urteko gazte bat atxilotu du Arabako hiriburuan, joan den astean bikotekide ohiari sexu-erasoa…
Atxilotuak iruzurrezko beste bi salmenta egin zituen saltoki berean joan den hilean Gizon bat atxilotu…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan edadeko emakume bati poltsa lapurtzeagatik. Emakumeak joan-etorriak…