Barakaldoko saltokiek herriko kaleak «Gangas Azoka» erraldoi bihurtuko dituzte gaurtik, asteartea, ostegunera -hilak 13- arte. Azoka horretan, era guztietako produktuak eta zerbitzuak aurkituko dira, % 80rainoko beherapenekin. ACE Barakaldo Elkarteak Barakaldoko Udalarekin lankidetzan antolatu du «Gangas Azoka», eta udalerriko negozio guztiek parte har dezakete, ACE-ko kide izan ala ez. Beraz, aniztasuna eta kalitatea bermatuta daude.
«Erakusleihoa kalera ateratzea eta jendeak alkandora, zapata pare bat edo oso merke interesatzen zaion liburu bat topatzea onura nabarmenak ditu hirian kontsumitzen dugunontzat, parte hartzen duen merkataritzarentzat eta Barakaldoko bizitzarentzat», esan du David Solla Inguraldeko presidenteak Stiletto zapata-dendan gaur goizean egin den Azokaren irekiera sinbolikoan.
Zentzu horretan, ACE Barakaldo Elkarteak gogorarazi du «Gangas Azoka» edozein establezimenduri irekitako ekimena dela eta, beraz, bere helburu nagusia sektorearen jarduera eta udalerriko bizitza soziala dinamizatzea dela. «%80rainoko beherapenekin, aukera onekin eta merkataritza-giro onenarekin, erosketa esperientzia paregabeaz gozatu ahal izango dugu, kalitatezko produktuak prezio harrigarrietan eskuratzeko aukerarekin», adierazi du Ibon Ayastuy ACEko presidenteak.
«Gangas Azokaren» edizio berri honetan erosi ahal izango diren produktuak mota guztietakoak dira, eta Barakaldoko saltokiaren barietate handia islatzen dute. Eguraldiak horretarako aukera ematen badu, parte hartzen duten dendek beren saltokietatik kanpora aterako dituzte «gangak» ohiko merkataritza-ordutegian. Bestela, azoka negozio bakoitzaren barruan ere egingo da.
Nolanahi ere, kanpainari atxikitako establezimenduak dagokien kartel iragarlearekin identifikatuta egongo dira, herritarrei «Gangas Azoka» ren edizio berri honetarako sarbidea errazteko.
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu Laudion, ibilgailuetan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik; bi gizon, 29 eta…
Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, larderiaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak airsoft…
La XXVI edición de la Jornada de Empresa Familiar, organizada por la Fundación Antonio Aranzabal…
El primer encuentro tendrá lugar el 25 de abril, de 11:00 a 14:00 horas; los…
La embarcación masculina de Orio hizo historia este domingo en Legutiano al recuperar un trono…
La Ertzaintza arrestó ayer por la tarde en el barrio donostiarra de Altza a un…