Categorías: albisteak-berriak

Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek Bermeon oinezko bati katea lapurtu zion gizona atxiki du

Ertzaintzako agenteek indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gizon bat atxilotu zuten atzo Bermeon. Atxilotuak lepoan zeraman katea kendu zion gizon bat indarkeria erabiliz, eta zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek atzeman zuen susmagarria ihesi zihoanean.

Atzo, osteguna, goizeko hamaikak aldera, Bermeoko portu zaharrean oinez zihoazen hiru pertsonari gazte bat hurbildu zitzaien, eta, kontsulta bat egin ondoren, bat-batean, haietako bati oldartu zitzaion eta, indarkeriaz, lepoan zeraman katea kendu zion.  Jarraian, ihes egin zuen lapurretaren biktima atzetik zuela.

Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek ikusi zuen susmagarria korrika, biktima, lapurreta egin ziola oihu eginez, atzetik zuela. Horren aurrean, agentea gaztearen atzetik abiatu zen eta atzematea eta atxilotu zuen polizia-patruila iritsi bitartean atxikitzea lortu zuen.

Atxilotuak, 19 urtekoak, polizia-aurrekari ugari ditu batez ere indarkeria erabiliz eta ondarean aurka egindako delituengatik, eta polizia-eginbideak amaitu ondoren jarriko dute epailearen eskuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0300 Gizon bat atxilotu dute Oñatiko taberna bateko zerbitzaria pistola simulatu batekin mehatxatzeagatik telefono mugikorra lapurtzeko

Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, larderiaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak airsoft…

18 minutos hace

La familia Lascaray galardonada con el Premio Antonio Aranzabal 2026 en reconocimiento a su longeva trayectoria y arraigo al territorio

La XXVI edición de la Jornada de Empresa Familiar, organizada por la Fundación Antonio Aranzabal…

18 minutos hace

Orio rompe tres décadas de sequía al imponerse en el Campeonato de España senior de bateles

La embarcación masculina de Orio hizo historia este domingo en Legutiano al recuperar un trono…

18 minutos hace

Detenido un hombre de origen magrebí por herir en el cuello con un cuchillo a su compañero de piso en Donostia

La Ertzaintza arrestó ayer por la tarde en el barrio donostiarra de Altza a un…

18 minutos hace

Detenido un joven de origen magrebí en Villabona tras una serie de robos en comercios y vehículos

La Ertzaintza, en colaboración con la Policía Municipal de Villabona, arrestó ayer por la tarde…

18 minutos hace