Categorías: albisteak-berriak

Aurreikuspen-planak dituzten BGAE-en ondarea 30.826 milioi eurora iritsi zen 2024an, inoizko zenbatekorik handiena

Aurreikuspen-planak dituzten Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) ondarea 30.826 M€-ra iritsi zen iaz, inoizko zenbatekorik handiena, eta ia 2.000 M€-ko gehikuntza izan da 2023koarekin alderatuta (% 7 gehiago). Termino makroekonomikoetan adierazita, ondare hori 2024ko Euskal Autonomia Erkidegoko barne-produktu gordinaren % 31,7 da, eta, guztira, 1.311.494 pertsonak dituzte aurreikuspen-planak (kopuru horretan bikoiztasunak egon daitezke, pertsona batek hainbat aurreikuspen-plan izan baititzake).

José Enrique Corchón Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordeak gaur eman ditu datu horiek, BGAEen Federazioak egindako balantzearen aurkezpenean.

Corchón sailburuordeak deialdi honek emandako aukera eskertu du, “aukera ematen baitigu gizarte-aurreikuspeneko politiken alde arlo horietan egiten ari den lanaren garrantzia nabarmentzeko. Izan ere, politika horiek funtsezkoak dira gure herrialdean ongizate handiagoa lor dadin, orain eta etorkizunean”.

Sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzaren iritziz, gizarte-aurreikuspenak epe ertain eta luzerako izan beharreko helburuak azpimarratu ditu, orain arte egindako bidea abiapuntu izanik. Orain arte egindakoa aitortu da, eta aipamen berezia egin zaio duela ia 42 urte onartu zen BGAEei buruzko lehen Legeari. Estatuko lehen sistema egituratu eta legeztatua izan zen, 1987ko Pentsio Planei eta Funtsei buruzko Legea sortu aurretik onartutakoa.

Helburuak identifikatzeko garaian, Corchón sailburuordeak adierazi du, besteak beste, gizarte-aurreikuspen osagarria gehiago orokortu behar dela, hau da, kolektibo gehiagori eta sektore gehiagori iritsi behar zaiola, eta lurralde guztietan duen hedapena hobetu behar dela eta kotizazio-karrera luzeagoak lortu, erretiroaren unean estaldura-maila handiago izan dadin.

2024ko balantzeari dagokionez, sailburuordeak azaldu du Euskal Autonomia Erkidegoan, biztanleria landunaren artean, langileen % 25ek dutela, batez beste, enpleguko BGAEa, baina alde handiak daudela lurralde batetik bestera: Gipuzkoan, % 43 dira; Araban, % 19 dira; eta Bizkaian, % 15 dira.

Gizarte-aurreikuspeneko planetarako ekarpenak, 2024an, 1.000 milioi eurotik gorakoak izan ziren, eta ordaindutako prestazioen bolumena 847 milioikoa izan zen.

Era berean, Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordeak agendako beste mugarri batzuei buruz ere hitz egin du, eta bereziki aipatu du joan den martxoaren 3an Euskadiko Finantza Aliantzari forma eman zion protokoloa sinatu izana —sinatzaileen artean BGAEen Federazioa zegoen—. “Espero dugu esparru horrek harreman arina erraztea eta, hala, sinergiak eta proiektu erakargarriak sortzea, metatutako aurrezpena herri-proiektuetarako jar dadin. Ziur gaude Euskadiren etorkizunerako garrantzitsuak izango diren proiektuetan bidelagun izango garela”, aditzera eman du, amaitzeko, José Enrique Corchón sailburuordeak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Mikel Torres: “Sin inmigración, Euskadi tendrá un futuro difícil»

El Vicelehendakari y consejero de Economía, Trabajo y Empleo, Mikel Torres, ha reivindicado el papel…

1 hora hace

Detenido tras robar en un restaurante de Donostia y amenazar a agentes con una botella rota

La Ertzaintza arrestó ayer en la capital guipuzcoana a un joven de origen magrebí de…

1 hora hace

Euskotren instalará en los tranvías un modelo propio de suelo podotáctil que facilitará el viaje a personas con baja visión

Euskotren implantará en los próximos meses un nuevo modelo de suelo podotáctil en todos los…

1 hora hace

La Diputación de Gipuzkoa recupera 2,5 hectáreas de marisma en Jaitzubia

Las labores de restauración ecológica en las marismas en Txingudi, el estuario del Bidasoa, llevadas…

1 hora hace

Cuatro acusados por una estafa con cupones falsos en Donostia se enfrentan a penas de hasta cuatro años de prisión

La Audiencia de Gipuzkoa juzga a tres hombres y una mujer acusados de engañar a…

1 hora hace

La inflación se modera en Euskadi en octubre, pero sigue por encima de la media estatal

El Índice de Precios de Consumo (IPC) registró en octubre una ligera desaceleración en Euskadi,…

1 hora hace