Categorías: albisteak-berriak

Gazte boluntarioek udako Auzolandegietan izena emateko epea, bihartik aurrera, zabalik

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren Auzolandegiak programaren bidez, jatorri desberdinetako gazteek 15 egunez, borondatez eta eskuzabaltasunez, ikuspegi soziala duen lanean parte har dezaten sustatzen da.

Aurten, boluntariotzako 9 auzolandegi antolatuko dira Euskadin. Bi eremu mota egongo dira adinaren arabera: bost eremu adinez helduak diren gazteentzat (18 eta 26 urte bitartekoentzat, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat izan ezik, 30 urte bete arte parte hartu ahal izango baitute); lau eremu adin txikikoentzat (14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, biak barne). Adingabeentzako auzolandegiak Arraia-Maeztu, Bilbo, Gueñes eta Berangon egingo dira, 75 plazarekin. Gainerakoak 18 urtetik gorakoentzat izango dira eta Muxika, Santurtzi, Bergara, Lekeitio eta Derion egingo dira, 146 plazarekin.

Euskadiko plazez gain, beste autonomia-erkidego eta herrialde batzuetan ere eskainiko dira plazak; azken horietan, 18 urtetik gorako gazteek parte hartu ahal izango dute.

Euskadin egingo diren bederatzi auzolandegietako bakoitzak gai espezifiko bat du, eta izena eman duten gazteek bi asteko egonaldia egingo dute bertan: arkeologia eta industria-ondarea berreskuratzea, ondare historikoa eta ingurumena berreskuratzea, hirugarren adineko pertsonen gizarte-dinamizazioa, memoria historikoa, etab. Goizetan boluntariotzaren esparruko gaikako lanak egiten dira eta arratsaldeetan eta asteburuetan jarduera osagarriak egingo dira. Animazio-taldeak parte-hartzaileen eta auzolandegia hartzen duen komunitatearen arteko harremana ahalbidetuko duten jarduerak proposatuko ditu. Jolasak, kultura ekitaldiak eta kirol-jarduerak ere egingo dira.

Izena emateko bidea

Auzolandegietan aurrez izena emateko epea martxoaren 18tik apirilaren 22ra bitartean egongo da zabalik, eta ondoren, apirilaren 23an, lekuak hautatzeko zozketa egingo da. Izena emateko txandak apirilaren 24an argitaratuko dira, eta plazaren inskripzioa/hautaketa maiatzaren 5etik aurrera egingo da.

Aurrez izena emateko eta izena emateko prozesua bitarteko elektronikoen bidez egingo da. Hori dela eta, Gazteria Zuzendaritzak BakQ txartela (edo identifikazio elektronikorako beste edozein bide) esakuratzea gomendatzen du prozesu osoa egiteko. Prozesu osoa www.gazteaukera.euskadi.eus web orriaren bidez egin ahal izango da.

Estatuko eta nazioarteko esparruei dagokienez, Gazteria Zuzendaritza beste erkidego batzuekin eta INJUVErekin plazak trukatzeko lanean ari da gaur egun. Eguneratutako eremuei buruzko informazio guztia www.gazteaukera.euskadi.eus webgunean egongo da eskuragarri.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0298 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…

6 horas hace

26_0297 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren dispositiboa, Real Sociedad taldearen Kopako titulua ospatzeko

Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…

6 horas hace

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…

6 horas hace

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

1 día hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

1 día hace