Categorías: albisteak-berriak

eLankidetzak 7,6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu krisi humanitarioetara zuzendutako deialdietara

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, ekintza humanitarioko 2025eko proiektu eta estrategietarako laguntzen deialdiak argitaratu ditu. Dirulaguntzak krisi humanitarioen egoerei erantzuten saiatuko dira, desparekotasunen eta gatazken ondorioz, elikagai-segurtasunik eza, ur-eskasia, askotariko indarkeriak edo lekualdatzeak eragiten baitituzte mundu osoan; bereziki, emakumeek eta neskatoek pairatzen dituzte ondorioak.

Aurten, eLankidetzak 4,6 milioi euro bideratuko ditu urtebeteko ekimenak finantzatzera. Honako laguntza-modalitate honetan, GGKE humanitarioek gehienez 200.000 euro jasoko dituzte, eta proiektuak aurkeztu ahalko dituzte bihartik aurrera, martxoak 18, urtean zehar funtsak agortu arte.

Bestalde, eLankidetzak 4 milioi euro zuzenduko ditu estrategia humanitarioetara. Estrategia horiekin, krisiek jotako biztanleriari laguntzeaz gain, tokiko erakunde humanitarioak indartu eta euskal gizartea sentsibilizatzeko ekintzak gauzatuko dituzte. Esku-hartze bakoitzak 800.000 euro jaso ahalko ditu gehienez eta gutxienez 500.000 euro. Horietatik, hiru Afrikan gauzatuko dira, eta, honako deialdi honen kasuan, erakundeek hilabete izango dute ekimenak aurkezteko. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 1etik 30era izango da.

Larrialdiak eta deialdi humanitarioak

Aurten, eLankidetzak UNRWAk egin duen larrialdi deiari erantzungo dio 250.000 eurorekin. Zenbateko horrek Libanoko larrialdi humanitariora zuzenduko da, eta 6 eta 12 urte bitarteko errefuxiatu palestinar diren 2.017 ikasleri oinarrizko hezkuntza eskaintzeko balioko du.

Era berean, eLankidetzak 250.000 euroko zuzeneko ekarpena egingo dio Nazio Batuen Larrialdi Kasuetarako Ekintzarako Funts Nagusiari (CERFi). Funts global horrek 48 ordu baino gutxiagoan erantzuten die, besteak beste, Hegoko herrialdeetan izandako gatazka edo hondamendi naturalek eragindako larrialdi humanitarioei.

Era berean, eLankidetzak Acción Contra el Hambre erakundeari babesa ematen jarraituko du 100.000 eurorekin. Laguntzak balioko du elikadura-seguntasun eredu bat sortzeko bakearen eraikuntzan arlo humanitarioan, garapenekoan eta bakekoan diharduten eragileen artean.

Joan den martxoaren 4an, Gobernu Kontseiluak eLankidetzako aurrekontua 2,5 milioi euro handitzea onartu zuen. Horrela, ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak milioi bat handiko direla aurreikusten da.

2024an babestutako krisiak

2024an, eLankidetzak ia 12 milioi euroko laguntza eman zien Euskadiko eta tokiko erakundeek gauzatutako 44 ekimen humanitarioei.

Hala, proiektuak, bereziki, Afrikan eta Ekialde Hurbilean zentratu ziren, eta neurri txikiagoan Hego Amerikan eta Erdialdeko Amerikan. Lagundutako ekimenetako batzuk Libanoko, Zisjordaniako edo Gazako emakume, haur eta nerabe palestinarrei osasun arreta eta psikosoziala izan ziren.Gainera, desgaitasuna duten pertsonen edo adingabeen elikadura-segurtasuna babestu zen saharar errefuxiatuen kanpamenduetan, bai eta Mexikon, Guatemalan edo Kolonbian indarkeria matxistatik bizirik atera diren neska eta emakume migratzaileak babestera ere zuzendu ziren.

Era berean, dirulaguntzei esker, besteak beste, kalitatezko osasun zerbitzuak eskaini zitzaien Kenyan errefuxiatutako eta indarkeriaren biktima izan diren emakumeei edo Kongoko Errepublika Demokratikoko Ipar Kivuko indarkeria areagotzearen ondorioz kaltetutako herritarrei. Era berean, eLankidetzak Etiopian laguntzak eman zituen osasunerako eta hezkuntzarako edo Tigrayko gerrak kaltetutako landa komunitateei laguntzeko.

Horrez gain, Venezuelan, Malin, Nigerren, Txaden, Kamerunen edo Hego Sudanen errefuxiatuak, lekualdatuak edo mugikortasunean dauden pertsonak artatzeko esku-hartze humanitario mota batzuk ere babestu ziren.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ebasketa eta iruzurra leporatuta atxilotu dute, Donostiako diskoteka batean lapurtutako bankuko bi txartel erabili ondoren

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…

2 horas hace

“Udaberriko Bertso Saioak” vuelve a Santutxu este mes con tres sesiones y un bertso-poteo

El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…

2 horas hace

ELA convoca una jornada de huelga en Euskotren para el 21 de mayo

El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…

2 horas hace

Kontsumobide detecta altos niveles de incumplimiento en la venta de legumbres

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…

2 horas hace

La Guardia Civil interviene en Euskadi 54 piezas de marfil que se comercializaban de forma irregular

La Guardia Civil de Bizkaia ha intervenido un total de 54 piezas de marfil que…

2 horas hace

Donostiako Udalak bat egin du Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin

Jarduera-programa zabal bat antolatu da maiatzaren 10ean ‘Bidezko Merkataritzako produktu bat dago eguneko une bakoitzerako‘…

8 horas hace