Ertzaintzako agenteek 17 urteko adingabe bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Elgoibarren, pertsona bati mehatxu gisa esan ondoren diru-kopuru esanguratsu bat ematen ez bazion bere irudi intimoak zabalduko zituela.
Adingabea atzo arratsaldean atxilotu zuten Elgoibarren, Gipuzkoan, sextortsio-delitu bat jasaten ari zen partikular batek jarritako salaketaren ondoren. Kasu honetan, biktimak kontaktu-plataforma baten bidez izan zuen harremana estortsiogilearekin, eta argazki intimoak trukatu ondoren, koakzioak jasotzen hasi zen. Delitugileak bi mila euro lortu nahi zituen biktimak bidalitako irudi konprometigarri batzuk sare sozialen bidez ez zabaltzearen truke.
Kasu honetan, koakzioa jasan zuen pertsonak Ertzaintzari jakinarazi zion pertsona batek xantaia egin nahi ziola. Egoeraren berri izan zutenean, kasuaz arduratu ziren agenteek zaintza-dispositibo bat ezarri zuten, eta biktimaren dirua hitzartutako lekuan lehen aldiz jaso behar zuen unean atxilotu ahal izan zuten estortsiogilea.
Ertzain-etxean polizia-eginbideak amaitutakoan, adingabea Adingabeen Fiskaltzaren esku jarriko dute.
Ertzaintzaren gomendioak
Era honetako delituetan gertatu ohi da lehenengo ordainketa egin ondoren, delitugileak behin eta berriz eskatzen duela diru gehiago, eta estortsioa jasaten duen pertsonak ordaindu egiten du irudiak argitara ez daitezen. Salaketa jarri ohi da biktimak etsipenez egiaztatzen duenean xantaia inoiz ez dela amaituko. Hori dela eta, Ertzaintzak gomendio hauek ematen ditu:
Horrelako egoera baten biktima izanez gero, egokiena da ordaindu aurretik salatzea.
Sare sozialen bidez bidaltzen diren argazkiak edonork ikus ditzake lehenago edo geroago.
25_0300 Urkiolako Parke Naturaleko pareta batean erori den eskalatzaile bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek…
Ertzaintzako agenteek 28 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, emakume bati indarkeriaz lapurtzea…
25_0299 Lemoizen desagertutako pertsona egoera onean aurkitu dute Lemoizen desagertutako pertsona egoera onean aurkitu dute…
25_0296 Ertzaintza goizaldean Donostian izandako ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza goizaldean Donostian izandako…
Ertzaintzako agenteek 23 eta 29 urteko bi gizon atxilotu dituzte bart Sestaon, hilketa saiakera eta…
25_0297 Los Servicios de Emergencias de Euskadi reanudan las labores de búsqueda de un hombre…