Categorías: albisteak-berriak

Debabarrena Eskualdeko Plan Estrategikoa gauzatzen hasi da

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundiek Eskualdeko Plan Estrategikoaren ardatzak eta jarduera-planak aurkeztu dituzte. Planaren helburua inguru horretako ekonomia eta gizartea biziberritzea da.

Hiru erakundeek atzo eman zieten Eibar, Deba, Elgoibar, Solaruze, Mutriku, Mendaro, Ermua eta Mallabiko alkateei planaren behin betiko aurrekontu-egutegiaren berri. Plana zortzi udalen eta inguruko eragile ekonomiko, sozial eta enpresarialen kontrastetik eta ekarpenetatik abiatuta egin da.

Helburuak eta ildo estrategikoak

Eskualdeko Plan Estrategikoak ikuspegi integral, instituzional eta parte-hartzailea kontuan izan du eta funtsezko sektoreetan trakzio-proiektuak bultzatzea du helburu. Ahalmen eraldatzaile handia eta inbertsioa erakartzeko gaitasun handia duten proiektuei eman zaie lehentasuna. Gainera, jarduerak definitzeko orduan jasangarritasuna, bideragarritasun ekonomikoa eta Euskadiko espezializazio-estrategia izan dira izpide.

Planaren ardatz nagusiak:

  • Industriaren modernizazioa eta lurzorua eta industria-eraikinak berreskuratzea: hobekuntzak industrialdeetan, hala nola Urtian, Goitondon (Mallabia) eta Mijoan (Mutriku), bai eta funtsezko industria-eremuetarako irisgarritasuna ere, hala nola Azitain (Eibar) eta Matxaria (Eibar). Ermuko Izarra Centerreko IOT eta Adimen Artifiziala laborategia ere sustatuko da, eta aurten bertan amaitu da Itziar-Deba poligonoko irisgarritasunaren hobekuntza.
  • Dibertsifikazio ekonomikoa turismo- eta merkataritza-sektorean: «Made in Eibar» turismo-bulegoa eta Errebal merkatuaren dinamizazioa bezalako proiektuak.
  • Kultura-sektorea sustatzea: kultura-ekipamendu berriak sortzea eta Eibarko Armagintzaren Museoa eta Debako eskualdeko kultura-ekipamendu bat berritzea.
  • Enplegua eta lanbide-heziketa bultzatzea: Armeria Eskolako Teknologia Robotiko eta Adimendunen Erreferentzia Zentroa, IMH Campusaren garapena Elgoibarren eta hobekuntzak Mutrikuko Kardala Lanbide Heziketako Zentroan.
  • Hiri-berroneratzea eta gizarte-babesa: hiri-espazioak eraldatzea, hala nola Soraluzeko Olaldea eta Ermuko merkatu-plaza. Gainera, Usetxe plaza berreskuratzea eta Eibarko Larrañaga eta Elorza eraikina birgaitzea. Era berean, gizarte-zerbitzuetako ekipamendu berri bat eraikiko da Elgoibarren.
  • Jasangarritasuna eta mugikortasuna: Mutriku-Deba estuarioko ingurumena berreskuratzea, Elgoibarren Urruzunoko igogailua jartzea, GI-3821 Mendarora sartzeko zubia hobetzea eta Elgoibarko Arriaga industrialdearen lotunea hobetzea. Bizkaian, IHPn sartuta, Ermuko mendebaldeko saihesbidea, Mallabiko BI-2301 errepidearen elkarguneen berrantolaketa eta Gipuzkoarekin lotzen den bidegorria bultzatuko dira.

Inbertsioa eta gauzatzeko epeak

Eskualdeko Plan Estrategikoak asmo handiko inbertsio publikoa aurreikusten du. 2030era bitartean, 130 milioi euro baino gehiago bideratuko dira aipatutako proiektuak gauzatzeko. Jarduketa bakoitza ebaluatu egin da, bideragarria dela eta eskualdeko garapen sozioekonomikoan eragin positiboa duela bermatzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi pertsona atxilotu dituzte Sestaon izandako eraso batzuen ondorioz; horietako batek hainbat labankada eman dizkio besteari

Ertzaintzako agenteek 23 eta 29 urteko bi gizon atxilotu dituzte bart Sestaon, hilketa saiakera eta…

3 horas hace

Los Servicios de Emergencias de Euskadi reanudan las labores de búsqueda de un hombre desparecido en Lemoiz.

25_0297 Los Servicios de Emergencias de Euskadi reanudan las labores de búsqueda de un hombre…

3 horas hace

Ertzaintzak lehergailuak indargabetzeari eta beste arrisku konplexu eta arrisku handiko batzuei buruzko prestakuntza-ikastaro bat eman die Esquadra Mossoei.

Apirilaren 28an, 29an eta 30ean egin diren eta NRBQ-Lurpeko-Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko bost instruktore espezializatuk eman…

18 horas hace

Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu dute

25_0293 Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu…

24 horas hace

Bilbon atxilotu dute apirilaren hasieran Santutxuko etxe batean lapurreta egin zuen gizona

Ertzaintzako agenteek 44 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, apirilaren 3an etxebizitza batean indarra erabiliz…

24 horas hace

Bilboko dantzaldiak aire zabalean

Udaberriarekin eta eguraldi onarekin batera, Bilboko Udalak sustatzen dituen dantzaldiek aire zabaleko saioei ekingo die berriro maiatzean…

24 horas hace