Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzak eta Medikuen Sindikatuak Lehen Mailako Arretan betetzen zailak diren postuen EPE berriaren oinarriak adostu dituzte

Osakidetzak apirilean irekiko du Lehen Mailako Arretan betetzen zailak diren postuen EPE berrirako izena emateko prozesua, osasun-zentroetako eta Etengabeko Arretako Guneetako lanpostuak egonkortzeko helburuarekin. Izan ere, hainbat arrazoi direla-eta, lanpostu horiek ez dira hain erakargarriak profesionalentzat, eta, beraz, hutsik geratzen dira. Deialdiari lotuta, lanpostu horietarako neurri pizgarrien sorta bat eskaintzen da, hala nola prestakuntza- eta ikerketa-jardueretan sartzeko lehentasuna, edo ohiko bizilekutik lanpostura joateko denbora lan-denboratzat kontuan hartzea.

Gaur goizean Mahai Sektorialean aurkeztu dira EPEaren deialdi berriaren oinarriak, baita betetzen zailak diren lanpostuak identifikatzeko txostena eta neurri pizgarriak ere, eta Medikuen Sindikatuaren onespena jaso dute. Osakidetzak sindikatu horrekin egindako akordioaren garrantzia balioetsi du, soilik medikuei zuzendutako enplegu publikoko deialdia dela kontuan hartuta. Zehazki, 143 plaza eskainiko dira, honela banatuta:

  • Familiako Medikuntzako 108 plaza
  • Pediatriako 18 plaza
  • Ospitalez kanpoko Psikiatriako 12 plaza
  • Ospitalez kanpoko Haur Psikiatriako 5 plaza

Legealdi honetarako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren lehentasun nagusietako bat da betetzen zailak diren lanpostu espezifikoak kontratatzea, fidelizazioa eta iraunkortasuna sustatuko duten neurriak barne hartuta. Ildo horretan, gaur goizean Mahai Sektorialean aurkeztutako proposamenak planteatzen du, alde batetik, lanpostu horiek partekatzen dituzten ezaugarriak argi definitzea —batez ere, hiriguneetako osasun-zentroetan arratsaldeko lanaldiak, EAGak eta urrutien dauden landa-eremuetako kontsultategietako lanpostuak—, eta, bestetik, plaza horiek sustatzeko neurriak. Ildo horretan, planteatutako neurrien artean, hauek nabarmendu behar dira:

Joan-etorrietan emandako denbora lan-denbora gisa zenbatzea.

  • Hautaketa, betetze eta lanbide-garapeneko prozesuetan «Betetzen zaila den lanpostua betetzeagatik» puntuak ematea.
  • Prestakuntza- eta ikerketa-jardueretan sartzeko lehentasuna izatea.
  • PAUak kudeatzeko autonomia handitzea, lanpostu batzuen isolamendu profesionala minimizatzeko.

Gainera, EPE bat egitea planteatzen da, betetzen zailak diren lanpostuen lehiaketa bidez, guztira 143 plaza. Izena emateko prozesua datorren apirilean hasiko da eta, ziurrenik, udarako erabakita egongo da.

EPE EREDU BERRIA

Bestalde, gaurko Mahai Sektorialean, Osakidetzak hurrengo EPE orokorra —23-24-25 urtekoa— arautuko duten irizpideak ere planteatu ditu; horren helburua Osakidetzako hautaketa- eta hornidura-prozesuak arintzea izango da. Proposatutako neurrien artean dago izangaiei galdera eta erantzun sorta bat ematea, bai gai-zerrenda komunerako, bai gai-zerrenda espezifikorako, eta kategoria guztietan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Nafarroako Artxiboan Marina Almagro artistaren ‘Châtelain’ diziplina anitzeko lana ikusgai izango da

Karlos III.a Noblearen heriotzaren VI. Mendeurreneko jarduera-programaren barruan, Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean ikusgai izango da…

2 horas hace

Barakaldok Euskaraldiaren edizio berri batekin bat egin du, auzoetan eta familia osoarentzako doako hogeita hamar bat jarduerarekin

Euskaraldiaren edizio berri bat hasi da Barakaldon. Udalak ekimen honen edizio berria aurkeztu du gaur…

2 horas hace

Circo del Solek gutxienez milioi bat euroko eragin ekonomikoa eta 215 pertsonaren kontratazioa utziko ditu Barakaldon

Cirque du Soleil Barakaldora iristeak milioi bat euroko inpaktu ekonomikoa eragingo du gutxienez. Datorren urtean,…

2 horas hace

Itzalaldi elektrikoari dagokionez, Euskadi Babes Zibileko Planaren alerta-fasera igaroko da

Horrela, apirilaren 29tik indarrean zegoen 1. egoerako larrialdi-fasea jaitsi da. Eusko Jaurlaritzak 1. egoeran dagoen…

2 horas hace

Maiatzaren 6-ra arte luzatu da euskal mahastiak berdez uztatzeko laguntzak eskatzeko epea

Hilaren 28ko itzalaldi elektrikoak eragindako zailtasunak kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta…

2 horas hace

EMAS erregistroan dauden eta Europako Etiketa Ekologikoa duten erakunde kopurua handitzen doa Euskadin

Bezeroei ingurumen-informazio gardena ematea erabaki duten enpresen kopuruak gora egiten jarraitzen du Euskadin, Europar Batasuneko…

2 horas hace