Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak maiatzaren 6ra arte luzatu du 2025eko apirilaren 4an Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako mahastien uzta berdea biltzeko 2025. urterako deialdia egiteko eskabideak aurkezteko epea.
Hilaren 28an izandako itzalaldi elektrikoak eten egin zituen, besteak beste, komunikazioen, telefonia-sareen eta telekomunikazioen funtzionamendua. Telefonia- eta telekomunikazio-sareen erabateko berreskurapena eta funtzionamendu normala pixkanaka gertatzen ari da, eta oraindik ez da erabatekoa.
«Eskaera horiek aurkeztea telekomunikazio-sareen funtzionamenduaren araberakoa da. Gainera, sistema elektrikoa erortzearen ondorioak direla eta, ezin zen ziurtatu behar bezala funtzionatzen duenik. Hori dela eta, komenigarria da uzta berdeko laguntza-eskaerak aurkezteko epea luzatzea, Nekazaritza Ministerioak eta Nekazaritza Ekoizpen eta Merkatuen Zuzendaritza Nagusiak ezarritako ildotik » azaldu du Ioseba Andoni Terrerosek, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Landa Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak.
Ertzaintzak 33 eta 35 urteko bi gizon atxilotu zituen atzo arratsaldean, Bilboko Ametzola auzoko etxebizitza…
26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…
“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…