Categorías: albisteak-berriak

Ermua, speeda zeraman gidari bat atxilotu dute patruila bati ihes egin ondoren

Ertzaintzako agenteek 53 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, astelehena, goizaldean, drogarekin trafikatzea eta bide-segurtasunaren aurkako delitua leporatuta. Ibilgailuan ihes egiten saiatu den atxilotuari 95 gramo speed atzeman dizkiote.

Goizaldeko lauak baino lehentxeago, Eibarren herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila batek argiak itzalita zihoan auto bat ikusi du. Polizia-ibilgailuaren argi birakariak aktibatu eta gidariari gelditzeko agindu dioten arren, gidariak ez du jaramonik egin eta ihes egin du Ermurako noranzkoan. Ermuan, patruila batek geldiarazi du eta ibilgailuan zihoazen bi pertsonak, gizon bat eta emakume bat, identifikatu ditu.

Ertzainak konturatu dira ibilgailuaren gidariak alkoholdun edarien eraginpean egotearen zantzu argiak zituela, eta alkoholemia detektatzeko proba egitea eskatu diote. Bat-batean, jarrera biolentoa hartu du eta heriotza-mehatxuak egiten hasi da, eta autoa abiarazi ere egin du berriz ihes egiten saiatzeko, baina agenteek eragotzi egin diote.

Gidaria kontrolatu dutenean, ibilgailu barruan substantzia zuri bat, laurogeita hamabost bat gramo speed zituen plastikozko bilgarri bat, aurkitu dute, eta droga-trafikoaren delitua eta bide-segurtasunaren aurkako delitua leporatuta atxilotu dute, ez baitu alkoholemia-testa egin nahi izan.

Atxilotua dagozkion polizia-izapideak egin ondoren eramango dute Epaitegira.

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0303 Gasteizen gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik, eta oinezko bati lapurreta egiteagatik ikertu dute

Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…

40 minutos hace

Rufus T. Firefly taldeak Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…

40 minutos hace

Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Planaren % 86 martxan edo eginda, bi urteko ibilbidearen balantze positiboa egin du Hondarribiko Udalak

Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…

40 minutos hace

Liburuaren Eguna ospatzeko ekintzak Hondarribiko Liburutegian

Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…

40 minutos hace

Arrestado un conductor en la AP-8 por trasladar ilegalmente a ocho personas en una furgoneta robada

La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…

40 minutos hace