25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik
Servicio de prensa
2025-04-18
Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du gaur, ostirala, goizaldean Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean indarra erabiliz lapurtzen saiatzeagatik. Bertan bizi ziren pertsonak lotan zeuden eta atxilotuak balkoi bateko ateko kristala hautsi du barrura sartzeko.
Hiru eta erdiak aldera, Ertzaintzari ohartarazi diote gizon bat Indautxuko etxebizitza batera sartzen saiatzen ari zela, eraikinaren fatxadan jarritako aldamio batzuetatik eskalatu ondoren.
Herritarren babeserako polizia-patruila bat iritsi zenean, ustezko lapurra handik igarotzen ari ziren hiru oinezkok atxiki zuten kalean. Etxeko bizilagunekin harremanetan jarri eta terrazako ateko kristala hautsita zegoela egiaztatu ondoren, gizona atxilotu egin dute indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita.
Gaur goizean bertan, atxilotua epailearen esku jarri dute. Polizia-aurrekariak ditu, batez ere jabetzaren aurkako gertakariengatik.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…