Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta lesio delituak egotzita, martxoan Arabako hiriburuan bi gazteri egindako lapurreta bat ikertu ondoren. Biktimetako bati bi telefono mugikor eta patinete bat lapurtu zizkioten, eta hanka batean sastada bat eman zioten, eta osasun-laguntza behar izan zuen.
Salaketetan jasota dagoenez, gertakariak martxoaren 20ko gaueko bederatziak aldera izan ziren, Gasteizko Lakua-Arriaga auzoko parke batean. Bi lagun hurbildu zitzaizkien, eta, hasteko, surik ba ote zuten eta nola zuten izena galdetu zieten, pertsona baten bila zebiltzanaren aitzakiarekin. Bat-batean, haietako batek labana bat erabili zuen, eta mehatxu egin zien, telefono mugikorrak eta desblokeatzeko gakoak emateko eskatuz. Erasotzaileek lurrean etzatera behartu zituzten, eta labana zeramanak izterrean sartu zion biktimetako bati. Patinete elektriko bat ere kendu zieten, eta ihes egin zuten.
Zauritua anbulantzian eraman zuten ospitalera, eta jostura-puntuak behar izan zituen arma zuriarekin eragindako lesioagatik.
Gasteizko ertzain-etxean ikerketak hasi ziren bi erasotzaileak identifikatzen saiatzeko. Atzo, ostirala, ustezko bi egileak Arabako hiriburuan aurkitu eta atxilotu zituzten. Biek polizia-aurrekariak dituzte, eta polizia-eginbideak amaitutakoan, epailearengana eramango dituzte.
Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NL-NEZ) zuzendari kudeatzailea den Esther Fernandez Razquin, izendatu berria…
Nekazaritza Politika Bateratu (NPB) berriaren Plan Estrategikoaren esparruan, Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko…
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN/NOPLOI) polenaren maila atmosferikoen asteroko aurreikuspenen kanpaina abian…
Urtarrileko prezipitazioek batez besteko balioak gainditu zituzten Nafarroa osoan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero…
Nafarroako Gobernuak epea ireki du ingurumen-arloko hezkuntza eta sentsibilizaziorako, ingurumen-boluntariotzako eta herritarren zientziarako proiektuak jorratzeko…
Hezkuntza Departamentuak Laguntza programaren beste deialdi bat onartu du, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe publikoetan…