Categorías: albisteak-berriak

Ehun urteko komertzioen erakusketa Bilbon

Bilboko ehun urtetik gorako saltokiei eskainitako erakusketa hiriko hainbat lekutan ipiniko da. Apirilaren 10etik Uribitarte pasealekuan egon da, alkateak eta negozio enblematiko horietako merkatariek inauguratu zutenetik, eta gaur desmuntatzen hasi dira, ibilbide berriari ekiteko. Lehenengo kokalekua Ercilla kalea izango da, Meninen inguruan, eta maiatzaren 5era arte egongo da hor. Ondoren, Erriberako Merkatuaren zabalgunean jarriko da, oinezkoentzako zubiaren ondoan, hilaren 15era arte.

Udalak Bilbon estreinako aldiz antolatu duen erakusketa hau hiri-mailako estrategiaren barruan kokatzen da. Ekintzaren helburua, hain zuzen ere, tokiko komertzioa babestea da, Bilboren historia bizia diren eta izango diren merkatariak eskertzeko eta omentzeko. Hain zuzen ere, erakusketak izan duen harrera handiaren ondorioz, Udalak ibilbide berriekin luzatuko du.

26 egitura metaliko dira, formatu handiko 52 argazki dauzkatenak. Argazkiok Bilboko betiko komertzioen alde humanoena islatzen dute, zein bere jabearen irudiekin eta negozioari buruzko kontakizunarekin. Erakusketa ibilbide moduan planteatuta dago, establezimendu bakoitza ikusi eta ezagutu ahal izateko. Horretarako, panel bakoitzak QR kode bat du, ehun urteko saltoki bakoitzaren kokapen-planora eta Udalak egindako katalogora sartzeko aukera ematen duena, komertzio horien guztien historiarekin.

Alkateak apirilaren 10eko inaugurazio-ekitaldian –Bilboko Ehun Urteko Saltokien Egunaren ospakizunean, hain zuzen ere– esan zuen bezala, helburua da «Bilboko herritarrei eta bisitatzen gaituztenei erakustea honelako komertzioen esfortzua, lana eta Bilboren garapen ekonomikoari egiten dioten ekarpena, eta horren inguruko sentsibilitatea sortzea. Kalean bertan egindako argazkien bidez, familia-negozioak egunero kemenez, ilusioz eta adorez aurrera ateratzen dituzten pertsonei aurpegia jartzeko eta merezi duten lekua emateko unea da. Geure dendetan erosi behar dugu, eta horren onuren berri eman behar diegu gazteei, bizitza osoko negozioak deskubritzera animatuz».

BILBOKO EHUN URTEKO SALTOKIAK

Ehun urteko saltokiek Bilboko Ehun Urteko Saltokien Eguna ospatzen dute apirilaren 10ean. Hitzordua iaz ospatu zen lehen aldiz, establezimenduek eurek proposatuta, apirilaren 10a urteko 100. eguna delako.

Ideia 2024an sortu zen, Bilboko Udalak sortutako proiektu bat indartzeko EHUN: Betiko dendak betirako – Comercios de toda la vida y para toda la vida, ehun urteko denden komunitatea.

Multzo honen barruan sartzen dira 90 urtetik gorako merkataritza-jarduera duten establezimenduak, kokapena aldatu badute ere, baldin eta familia-negozioa badira, hurrengo belaunaldiei edo enplegatuei transmititu zaiena eta urteetan zehar produktu motari eta lan egiteko moduari eutsi dietenak. Gaur egun, gisa honetako 63 saltoki daude Bilbon.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan

25_0779 Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan Pertsona bat hil da N-104 errepidean,…

12 minutos hace

Ertzaintzak prebentzio-kontrol berriak egin ditu Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan

Ertzaintzak prebentziozko beste operatibo bat egin zuen igandean Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan, eta emakume bat…

3 horas hace

Mikel Torres: “Sin inmigración, Euskadi tendrá un futuro difícil»

El Vicelehendakari y consejero de Economía, Trabajo y Empleo, Mikel Torres, ha reivindicado el papel…

6 horas hace

Detenido tras robar en un restaurante de Donostia y amenazar a agentes con una botella rota

La Ertzaintza arrestó ayer en la capital guipuzcoana a un joven de origen magrebí de…

6 horas hace

Euskotren instalará en los tranvías un modelo propio de suelo podotáctil que facilitará el viaje a personas con baja visión

Euskotren implantará en los próximos meses un nuevo modelo de suelo podotáctil en todos los…

6 horas hace

La Diputación de Gipuzkoa recupera 2,5 hectáreas de marisma en Jaitzubia

Las labores de restauración ecológica en las marismas en Txingudi, el estuario del Bidasoa, llevadas…

6 horas hace