Categorías: albisteak-berriak

Ongizate emozionalari buruzko tailerrak Bilbon

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak ongizate emozionalari buruzko 16 saio teoriko-praktiko emango ditu apirilaren 29tik ekainaren 30era bitartean Basurtu, Otxarkoaga, Santutxu, Ibaiondo eta Deustuko udaltegietan.

Álvaro Pérez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziaren iritziz, «jarduera horiekin buruko osasunak gizartean duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta konpromisoa hartu dugu herritarrei osasunaren alderdi hori hobeto zaintzeko tresnak eta trebetasunak izateko aukera emateko».

10 saio izango dira, parte hartzen duten pertsonei eguneroko bizitzan antsietatea ulertzeko, maneiatzeko eta murrizteko tresna eraginkorrak emateko helburuarekin. Saio guztiak bi ordukoak izango dira, eta Basurtuko Udaltegian emango dira, Zankoetan, apirilaren 28an, maiatzaren 5ean, 12an, 19an eta 26an eta ekainaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean.

Bestalde, ordu eta erdiko 6 saio egingo dira ondoez emozionaleko premiak dituzten biztanleei bideratuak, mindfulnesseko oinarrizko teknikak erabiltzen trebatzeko, estresa eta antsietatea kudeatu ahal izan ditzaten, haien bizi-kalitatea hobetuz. Kasu honetan, tailerrak hainbat udaltegitan emango dira: Otxarkoagako eta Santutxuko udaltegian, ekainaren 12an eta 16an; Ibaiondokoan (Zazpi Kaleak), maiatzaren 13an eta ekainaren 17an, Deustukoan maiatzaren 22an eta ekainaren 26an.

16 saioak 25 pertsonako taldeentzat izango dira. Tailerrak Osasun eta Kontsumo Saileko langile espezializatuek emango dituzte, teknika teoriko-praktikoak erabiliz, hala nola psikodrama, Gestalt terapia edo antzerki terapeutikoa. Helburua da eguneroko jardunak garapen emozionalaren funtsezko elementu gisa duen garrantzia nabarmentzea.

Interesdunek telefonoz (94 420 44 53 edo 94 420 44 70) edo posta elektronikoz (promosalud@bilbao.eus) eman ahal izango dute izena.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

46 minutos hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

4 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

10 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

10 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

10 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

1 día hace