Ertzaintzak 27 urteko emakume bat atxilotu du Bilbon, lapurtutako nortasun-agiri bat erabiliz banku-bulego batean dirua atera nahian ari zenean. Aurretik beste banku batean dirua ateratzen saiatu zen atxilotuari lapurtutako bigarren nortasun-agiri bat ere atzeman zioten.
Ertzaintzak Bilboko Abando auzoko banku-sukurtsal bateko langileen abisu bat jaso zuen atzo, osteguna, eguardia baino lehentxeago. Langileek jakitera eman zuten emakume bat dirua atera nahian ari zela berea ez zen nortasun-agiri batekin, eta minutu batzuk lehenago banku bereko beste bulego batean saiatu zela ateratzen.
Bankura bertaratu ziren ertzainek emakumea identifikatu zuten, eta berea ez zen NAN bat erakutsi zien. Agenteek behin eta berriz eskatu ondoren, emakumeak bertsioa aldatu zuen, eta lagun batena zela eta eragiketa egiteko baimenduta zegoela esan zien.
Agenteek zegozkion egiaztapenak egin zituzten, eta egiaztatu zuten erakutsitako agiria lapurtu gisa agertzen zela, eta emakumea iruzur-delitua leporatuta atxilotu zuten, beraz. Atxilotua miatu zutenean, agenteek bigarren NAN bat atzeman zioten, eta hori ere lapurtu gisa agertzen zen.
Atxilotuak, 27 urtekoak, polizia-aurrekariak ditu era horretako egitateengatik, bai eta ondarearen aurkako beste delitu batzuengatik ere, eta polizia-egoitzara eraman zuten beharrezko eginbideak hasteko eta, horiek amaitutakoan, epailearen aurrera eramateko.
26_0304 La Ertzaintza inicia una investigación interna para aclarar las circunstancias que han rodeado la…
Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…
Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…
Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…
Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…
La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…