Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo Irunen, agintaritzaren agenteen aurkako ustezko atentatu-delitu bat egotzita, bide publikoan hautsitako kopa batekin hainbat herritar mehatxatu eta lesionatu zituelako. Batek osasun-laguntza behar izan zuen.
Atzo, osteguna, arratsaldeko laurak baino lehentxeago, zenbait pertsonak Irungo ostalaritza-lokal baten kanpoaldean istilu bat zegoela ohartarazi zuten. Agenteek iritsi zirenean, gizon bat lokaleko bi bezero iraintzen eta beldurtzen aritu zela jakinarazi zieten, eta ustezko erasotzailea lasaitzen eta urruntzen saiatu zen beste gizon batek lagundu ziela. Erasotzaileak ordea, lokaleko tresneria hartu, puskatu eta behin baino gehiagotan saiatu zen lasaitzera joan zitzaion gizona iltzatzen, eta besoan zauri bat eragin zion. Ondorioz, osasun-laguntza jaso behar izan zuen Bidasoako Eskualdeko Ospitalean.
Gauzak horrela, ertzainak saiatu ziren ustezko erasotzaileak bere jarrera argitu zezan, baina kolpez eta ostikoz eraso zien. Azkenean, atxilotu egin zuten agintaritzaren agenteen aurkako ustezko atentatu-delitu batengatik, eta ikertua izango da sortutako lesio- eta mehatxu-delituengatik.
Atxilotua 31 urteko gizon bat da, indarkeriaz egindako lapurretak, ebasketak, agenteen aurkako atentatuak eta lesioak sarritan egin dituena. Azken urtean, gero eta delitu-jarduera handiagoa izan du.
Polizia-eginbideak amaituta, atxilotua epailearen esku utzi dute, eta Donostiako espetxean sartzeko agindua eman dute.
Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…
26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…
Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…
El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…
La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…