Duela gutxi Getxon izandako indarkeriazko lapurreta baten egilea aurkitu eta atxilotu du Ertzaintzak. Atxilotuak 82 urteko emakume bati urrezko kate bat kendu zion, indar handiz, eta erori egin zen, lepoan, kokotsean eta aldakan lesioak eraginez.
Lapurreta apirilaren 14an gertatu zen, 13:55ean, Getxoko Algorta auzoan, biktima etxera zihoala. Une horretan, gizon bat hurbildu zitzaion dirua eskatzeko, eta, jarraian, indarrez tira zion emakumeak eraman urrezko kateari. Tiratzearen ondorioz, emakumea lurrera erori zen, aldakan eta kokotsean min hartuta, eta lepoan higadurak zituen, kateaz jabetzeko erabilitako indarraren ondorioz.
Lapurrak kateko zintzilikarioa hartu ahal izan zuen, eta alde egin zuen, arropen artean ezkutatuta zeuzkan hainbat jaki utziz.
Bertaratutako ertzainek, biktima artatu ondoren, ikertzen jarraitu zuten, eta egiaztatu zuten gertakarien egileak, katea lapurtu baino minutu batzuk lehenago, elikagaiak lapurtu zituela gertuko supermerkatu batean, eta horietako batzuk ihesean galdu zituela.
Getxoko ertzain-etxeko herritarren babeserako agenteek egun batzuk lehenago identifikatu zuten pertsona hori, eta, horregatik, haren bila jardun zuten, harik eta atzo, ostirala, udalerri horretan aurkitu eta atxilotu zuten arte, indarkeriaz egindako lapurreta bat eta ebasketa bat egotzita.
Atxilotua, 29 urtekoa, ertzain-etxera eraman zuten, eta, beharrezko izapideak amaitutakoan, epailearen esku utziko dute.
Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…
26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…
Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…
El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…
La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…