Categorías: albisteak-berriak

Bilbok zilarrezko saria jaso du Inklusioaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburua sarietan

Group of senior friends chatting

Bilbok zilarrezko saria jaso zuen atzo Europako Batzordeak antolatutako Inklusioaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburua sarietan. Sari horiek inklusioaren eta aniztasunaren arloko jardunbide onenak aitortzen, ikusarazten eta nabarmentzen dituzte, jardunbide horiek Europako beste herri batzuentzat inspirazio-iturri izan baitaitezke, diskriminaziorik gabeko gizarte inklusiboak sortzeko.

Hadja Lahbib Europar Batzordeko Nazioarteko Lankidetza eta Garapeneko komisarioak aurkeztu zuen sariak emateko ekitaldia. Hala, Bilbori saria ematean, hiriaren perspektiba intersekzionalaBalioen Agiria eta Bilbao Balioen Hiria proiektua azpimarratu zituen. 50.000 biztanletik gorako modalitatean, urrezko saria Utrechek (Herbehereak) irabazi zuen, eta brontzezkoa, Krakoviak (Polonia).

50.000 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeen kategorian, urrezko saria Mariehamnek (Finlandia) jaso zuen; zilarra, Usurbilek, eta brontzea, Settimo Torinesek (Italia).

Sariketaren helburua da aniztasuna sustatzen duten jardunbide onenak aitortzea, sexuari, adinari, desgaitasunari, LGBTIQ identitateari, erlijioari edo sinesmenei eta arraza- edo etnia-jatorriari dagokienez. Hain zuzen, aitortza egiten zaie aniztasuna aberastasun- eta berrikuntza-iturri gisa sustatzen duten, politika eta sistema inklusiboei laguntzen dieten eta herritar guztien arteko kidetasun-sentimendua bultzatzen duten jardunbideei.

Sari-banaketak hasiera eman dio Europar Batasunaren Aniztasunaren Hilabeteari, zeinaren bidez sentsibilizatu nahi baita aniztasunak eta inklusioak lan-eremuan eta gizartean duten garrantziaz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak lehergailuak indargabetzeari eta beste arrisku konplexu eta arrisku handiko batzuei buruzko prestakuntza-ikastaro bat eman die Esquadra Mossoei.

Apirilaren 28an, 29an eta 30ean egin diren eta NRBQ-Lurpeko-Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko bost instruktore espezializatuk eman…

5 horas hace

Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu dute

25_0293 Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu…

11 horas hace

Bilbon atxilotu dute apirilaren hasieran Santutxuko etxe batean lapurreta egin zuen gizona

Ertzaintzako agenteek 44 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, apirilaren 3an etxebizitza batean indarra erabiliz…

11 horas hace

Bilboko dantzaldiak aire zabalean

Udaberriarekin eta eguraldi onarekin batera, Bilboko Udalak sustatzen dituen dantzaldiek aire zabaleko saioei ekingo die berriro maiatzean…

11 horas hace

«Balkoi jangarriak» ekimena Bilbon

Bilboko Udaleko eta Gazteria Sailak eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak «Balkoi jangarriak» ekimena jarri dute…

11 horas hace

Bilbao Zerbitzuak-ek jada ez dauden amak omenduko ditu

Maiatzaren 4an, hileko lehen igandean, Bilbao Zerbitzuak-ek jada ez dauden amak omenduko ditu berriro Udal Hilerriko kaperak hartuko duen…

11 horas hace