Ertzaintzako agenteek 44 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, apirilaren 3an etxebizitza batean indarra erabiliz egindako lapurreta leporatuta. Ikerketari esker, bigarren pertsona bat ere identifikatu eta inputatu dute egitate horietan ustez parte hartu izanagatik.
Bilboko Ertzain-etxeko Ondarearen aurkako delituen taldeak apirilaren 3an hasi zuen ikerketa, Bilboko Santutxu auzoko etxebizitza batean lapurreta egin zutela jakin ondoren. Lehenengo ikerketen arabera, etxebizitza giltzaz itxita zegoen, eta ustezko lapurrak sarraila irekitzeko metodoren bat erabili behar izan zuen, beraz. Sarrailak ez zuen behartu izanaren arrastorik. Etxebizitzatik hainbat telefono mugikor, material informatikoa, dirua eta urrezko bitxi bat lapurtu zituzten.
Ikertzaileek zehaztu ahal izan zutenez, gizon bat sartu zen etxebizitzan eta, miatu ondoren, aipatutako objektuak hartu zituen. Ustez bigarren gizon batek lagundu zion lapurrari, eta zaintza-lanetan aritu zen lapurra etxe barruan zegoen bitartean. Lapurretaren ondoren, Ertzaintzak jakin duenez, lapurretan inplikatutako bi pertsonak lapurtutako objektuak balizko hartzaile bati saltzen saiatu ziren, baita hainbat establezimendutan ere.
Egitateen egilea identifikatu ondoren, ikerketaz arduratu ziren ertzainek atzo, asteartea, egin zuten antzeko delituengatik aurrekariak dituen pertsona hori atxilotzeko operatiboa. Gizona kalean aurkitu eta atxilotu zuten, eta atxilotzeko unean agenteek, bere gauzen artean, ateak “irristatze” metodoaren bidez irekitzeko bi plastiko eta sarrailak “impresioning” metodoaren bidez irekitzeko elementuak, zehazki, bi giltza orokor, aluminiozko xaflak eta giltzekin indarra egiteko euskarri bat, aurkitu zizkioten.
Atxilotua dagoeneko jarri dute Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan. Gizonak, bere aurrekariak direla-eta, epailearen bi errekerimendu zituen indarrean etxebizitzetan indarra erabiliz egindako beste lapurreta batzuengatik. Egitateetan laguntza emateagatik identifikatutako bigarren gizona ikertu gisa agertzen da polizia-eginbideetan.
25_0293 Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu…
Udaberriarekin eta eguraldi onarekin batera, Bilboko Udalak sustatzen dituen dantzaldiek aire zabaleko saioei ekingo die berriro maiatzean…
Bilboko Udaleko eta Gazteria Sailak eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak «Balkoi jangarriak» ekimena jarri dute…
Maiatzaren 4an, hileko lehen igandean, Bilbao Zerbitzuak-ek jada ez dauden amak omenduko ditu berriro Udal Hilerriko kaperak hartuko duen…
Bilboko Udalak udal-ikasgelen ordutegiak eta plazak zabalduko ditu asteburuetan, zapatu honetatik (maiatzak 3) ekainaren 1era arte. Errefortzuaren…
Group of senior friends chatting Bilbok zilarrezko saria jaso zuen atzo Europako Batzordeak antolatutako Inklusioaren eta Aniztasunaren Europako…