Apirilaren 28tik maiatzaren 25era
Kontadores Gazte Zentroak jarduera artistiko eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du, 2025-26 ikasturteari begira. Deialdi honek tokiko sormen-prozesu gazteak bultzatzea du helburu, baita proposamen berriak Kontadoreseko eremuan integratzea ere.
Honakoak gauzatzeko proposamenak onartuko dira: Kontadoresen laborategi edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA). Azken horiek barne hartzen dituzte musika, antzerkia, spoken word, poesia, ikus-entzunezko saioak, performanceak, dantza edo antzeko ekimenak. Informazio gehiago eta parte hartzeko oinarriak ikusgai, hemen
Parte hartzeko, Kontadoreseko webgunean dagoen eskaera-inprimakia bete behar da eta kontadores@donostia.eus helbidera bidali.
Epeak
Proposamenak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 28tik maiatzaren 25era arte egongo da zabalik, bi egun horiek barne. Dokumentazioa online aurkeztu behar da, aipatutako eskaera-inprimakiaren bidez.
Hautaturiko proposamenak
Kontadoresek egingo du proposamenen balorazioa eta harremanetan jarriko da izena eman duen pertsona edo taldearekin. Kontadoresek bere gain hartuko ditu ekintza garatzeko behar ekonomikoak eta baita horren difusioa bere ohiko kanaletan. Horregatik, hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta produzitzeko aurrekontu bat izango dute. Era berean, Kontadoresek ekimenaren sustapena egingo du online eta offline kanalen bidez.
Informazio eta argibide gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan: kontadores@donostia.eus / T: 943483476
25_0293 Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu…
Ertzaintzako agenteek 44 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, apirilaren 3an etxebizitza batean indarra erabiliz…
Udaberriarekin eta eguraldi onarekin batera, Bilboko Udalak sustatzen dituen dantzaldiek aire zabaleko saioei ekingo die berriro maiatzean…
Bilboko Udaleko eta Gazteria Sailak eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak «Balkoi jangarriak» ekimena jarri dute…
Maiatzaren 4an, hileko lehen igandean, Bilbao Zerbitzuak-ek jada ez dauden amak omenduko ditu berriro Udal Hilerriko kaperak hartuko duen…
Bilboko Udalak udal-ikasgelen ordutegiak eta plazak zabalduko ditu asteburuetan, zapatu honetatik (maiatzak 3) ekainaren 1era arte. Errefortzuaren…