25_0300 Urkiolako Parke Naturaleko pareta batean erori den eskalatzaile bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek
Servicio de prensa
2025-05-01
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Urkiolan (Mañaria) istripua izan duen pertsona bat erreskatatu eta eraman dute arratsaldeko lehen orduan, Aurrekoatza inguruan eskalatzen ari zela. Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun-baliabideak erreskate lanetan lagundu dute.
Gaur, 12:50 aldera, abisu bat jaso da SOS Deiak-eko 112 larrialdi zenbakian, Urkiolako Parke Naturalean, jarduera horretarako eremu batean eskalatzen ari zen pertsona bat erori dela jakinarazteko.
Istripuaren tokira Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat joan da, mendi-ataleko baliabideak, suhiltzaileak eta Osakidetzako osasun-langileak, Osakidetzako helikopteroa ere bidali dute biktima eramateko.
Zauritua aseguratu ondoren, Iurretako baseraino eraman dute polizia-hegazkinean. Bertan, Osakidetzaren helikopteroak Gurutzetako Ospitalera eraman du.
Ertzaintzako agenteek 28 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, emakume bati indarkeriaz lapurtzea…
25_0299 Lemoizen desagertutako pertsona egoera onean aurkitu dute Lemoizen desagertutako pertsona egoera onean aurkitu dute…
25_0296 Ertzaintza goizaldean Donostian izandako ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza goizaldean Donostian izandako…
Ertzaintzako agenteek 23 eta 29 urteko bi gizon atxilotu dituzte bart Sestaon, hilketa saiakera eta…
25_0297 Los Servicios de Emergencias de Euskadi reanudan las labores de búsqueda de un hombre…
Apirilaren 28an, 29an eta 30ean egin diren eta NRBQ-Lurpeko-Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko bost instruktore espezializatuk eman…